Iheslari politikoak etxera!

Datorren larunbatean, Ekainaren 15ean ekitaldia eta egun osoko egitaraua aurkeztu du Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak Baionan eskainitako prentsaurrekoan.

Bertan, arazoa integralki konpontzeko iheslariak kontutan hartu eta haiekin hitz egin behar dela azpimarratu dute, honetarako ordezkaritza berria aurkeztuz. Askapenak ere dei egiten dio euskal jendarteari Biarritzen izango den ekitaldian parte hartzera.

Hain zuzen, etxean behar ditugulako iheslari eta errafuxiatuak, preso politikoen batera, Euskal Herriarekin batera, herri honen askatasunean eskuz esku, arnas emanez gure kale eta herrietan.

 Iheslari politikoak etxera!