Maputxe herriarekin bat Andoainen

Apirilak 18tik aurrera Aste Internazionalista ospatuko dute Andoainen. Aste osoan zehar gune informatiboa izango da Irunberrin, Maputxe herria eta bertako preso politikoei buruzko informazioa zabaltzeko asmoz.

Apirilak 20, ostiralarekin, elkartasun festa internazionalista izango da eta 23.30tan "Pottoka" taldearen kontzertua.

Apirilak 25, 19.00tan, "Maputxe herriren historia eta gaur egungo borroka" izenburuko hitzaldia eskeiniko dute Andoni Alvarez andoaindarrak eta Askapenako kide batek.

"Ni argentinos ni chilenos, MAPUCHES!"