2. kronika Bolibiatik: Evo Moralesi ongi etorria eta bilerak MST eta Columna Surreko ordezkariekin

Boliviara heldu ginenetik, Europan Evori gertatu zitzaionaz egunero zer edo zer entzuten dugu, eta baita Evoren ahotik ere. Uztailaren 6an Evo Morales presidentea etorri  zen Santa Cruzera eta esan ziguten ongi etorria egingo zutela, hortaz,  aireportura joan ginen gure babesa emateko.

Hor bertan Evo Moralesen hitzak entzun genituen:

“Se demuestra lamentablemente que esos países europeos que, por lo menos que yo conozca, eran grandes defensores de los derechos humanos, defensores de los tratados y los convenios internacionales, que  cuando el patrón les impone, no hay ninguna defensa ni a la democracia, ni a los tratados, ni a los convenios, menos a los derechos humanos. No se puede entender que algunos países de Europa sean fieles sirvientes del gobierno de Estados Unidos, realmente yo me quedé sorprendido. […] Pero también eso demuestra a la clara que tienen mucho temor los Estados Unidos y sus aliados sobre las profundas transformaciones y especialmente la liberación de nuestros pueblos en América Latina. […]

Lo que hay que entender es que ya no estamos en tiempos de imperios, ya no estamos en tiempos de colonias. Son tiempos de los pueblos, de las fuerzas sociales de todo el mundo. […] Me dí cuenta que no estamos solos , sino estamos con el Mundo, de ese Mundo, de esos pueblos del Mundo que luchan contra el capitalismo, contra el imperialismo”.

Egun horretan, europar eta ezkertiar bezala, gure iritzia eta gure babesa telebistan eskatu ziguten, eta guk Bolivian zergatik geunden  azaldu genuen.

M.S.T.ko Carlos Eulogio Cortez eta Angela Urapé kideekin bilera

M.S.T.ko kideekin elkartu gara Santa Cruzen. Beren oraingo egoera azaldu baino lehen, beren ekintzak kontatu dizkigute 90. hamarkadatik gaur egunera. Eragile honen borrokatzeko era Estatuko hiri nagusietara martxak egitea da, beren aldarrikapenak gizarteratzeko asmoarekin. 90. hamarkadako aldarrikapen nagusia, gaur egun jarraitzen duena, lurraren jabetzarena da, hau da, lurra herriaren eskuetan egotearena. Helburu honekin egin zen lehenengo martza La Pazera.

90eko hamarkadaren erdialdera INRA-k (Instituko Nacional para la Reforma Agrariak) nekazal erreforma burutu zuen, honekin burujabe nagusiak lurraren jabetza legalki edukitzeko erraztasunak aurkitu zituzten; adibidez, animalien txertoen agiria azalduz lurraren jabetza lor zezaketen. Honek, M.S.T.ko kideen ustetan, indigenak lurraren jabetza edukitzea ezinezkoa bihurtzen du. Hau salatzeko egin zen bigarren martxa 96. urtean. Ondorengo martxak, 8. arte, gainetik kontatu dizkigute eta oraingo egoeraz jardun dira.

2006. urtetik 2011.era arte gobernuaren aliatu estrategiko izan arren, geroztik gauzak asko aldatu direla esan digute eta orain mugimendua kriminalizatu egin dutela; beren eskakizunei mugak jarriz. Gobernuak lurrik gabeko familiarik ez dagüela goraipatzen duela salatu dute. Gaur egun 12 komunikate titulatu dituzte eta beste 18ren titulazioa aldarrikatzen dituzte.

Lur Hajek era komunitarioan antolatzen dira, lehenengo familientzat ekoizten dute, gero merkatu lokaletarako, eta sobratuz gero, nazioarteko merkatuetarako. Komunitate hauetan beren eskola propioak dituztela aipatu digute, lurrarekin lotutako hezkuntza bultzatuz.

Columna Sur-eko kideekin bilera (MASeko gazteen taldeetako bat)

Columna Sur-eko kideekin izandako bilera informala izan dela esan dezakegu, orokorrean Boliviako egoeraz hitz egin dugu, euren prozesuaren ikuspegiaz, etab. Ikusi ahal izan dugu kideen artean iritzi desberdinak daudela prozesuaren inguruan: batzuk aldaketa sakon batean sinesten dute, beste batzuk diote ez dela askoz aurrerago joango prozesua, etab.

Debatea sortu da kapitalismoaz jardun garenean. Bestalde, kideetako batek esan du MAS erakunde desberdinen elkartzea denez, hori positiboa izan daitekeela, baina kasu honetan negatiboa dela, bakoitzak bere interesengatik borrokatzen duelako eta horrek zatitzea eta hasierako helburua desbirtuatzea ekarri duela.

Esan dezakeguna da diskurtso ofizialaz gain, kide desberdinen iritzi personalak ere entzuteko aukera izan dugula eta hori izan dela bilera honetatik interesgarriena. Elkartu garen kide guztiak daude prozesuaren alde eta orain arte asko aldatu dela diote, baina sistema kapitalistaren barnean. Iritzi kontrajarriak etorkizunaz hitz egin dutenean izan dira, lehen aipatu bezala.