Irratia quechueraz, nazioen hizkuntzak eta uraren defentsa, Bolibiako brigadaren kronika berri honen ardatzak

Bolibiako brigadaren 4.kronika

“Lachiwana Radio Alternativa” ezagutzeko aukera izan genuen, bertako kideak diren Agustin, Victor, Norma eta Robertori esker.

Irratia nola sortu zen eta zer egiten duten azaldu ziguten. Irratia quechueraz eta gaztelaniaz igortzen da eta komunitatetan eta Cochabambako auzo marjinaletan entzuten da, emakumeen artean batez ere.

Lachiwana irratia jatorrizko herrien komunikazioaren behar bezala sortu zen, 2004 urtean. Garaipen txiki bat izan zela esan dezakegu, quechuerazko lehenengo irratia izan baitzen. Irratiak bi funtzio nagusia bete ditu: politika eta kultur arloa, jatorrizko herrien borroka moduan. Antzinako komunitateen baloreak berreskurapena: elkartasuna, elkarrekikotasuna, Pachamamari (Amalurra) errespetua.

Hasieratik Lachiwana Irratiak ahotsik ez daukatenei aukera eman izan die, eta komunikabide ofizialek kontatu nahi izan ez dutena, haiek esan dute. Adibidez “Guerra del Agua” garaian (2.000 urtean), zer gertatzen ari zenaz haiek bakarrik informatzen zuten, eta horregatik sabotajea jasan zuten. Garai hartan, mugimentu sozialetako dirijente guztiek irratian hitz egiten zuten, eta orain buruzagiak kritikatzen dituzte, irrati ofizialetan joaten baitira.

“Bere hizkuntzan irratia entzutea, jatorrizko herritar baterako, bere autoestimazioa laguntzen da“, Agustinek dio azaltzeko zein garrantsitsua dela irratia quechueraz.

Lachiwana irratia entzun nahi baduzue egizue klik hemen.

Oscar Oliverarekin bilera Cochabamban (Uraren Gerra)

Langile industriala, langileen buruzagia 1980-tik 2010 urterarte, 2000. urtean “Coordinadora del agua”-ko bozeramailea.

2000. urtean uraren gudarekin bizitako egoera azaldu digu, non herriak gobernuaren atzean dauden botereen kontra borrokatu zuen.
Banku Mundialak uraren pribatizazioa eskatu zion gobernuari, eta honek, ur guztia pribatizatzen zuen (euriarena barne) lege gogor bat onartu zuen; prezio igoera gogor batekin eta monopolio bat sortuz.

Cochabamban egitura asanbleario eta autogestionatu baten bitartez herriak aurre egin zion gobernuari lurren okupazio, barrikada etab.-ekin. Gobernua botatzea lortu zuten 24 ordutan legea bertan behera utziz.
Hau lortu zen arren, sistema aldaketa baterako aukera galdu zela adierazi digu, gobernuak militar bat jarri baitzuen gobernadore bezala eta sarraski bat ekiditeko legea bertan behera uztearekin konformatu ziren.

Guda honek herriari begiak ireki zizkiola eta egoera aldatzeko bidea erakutsi ziola esan digu.

Rafa Puenterekin bilera

2013ko uztailaren 15ean, Rafa Puenterekin elkarrizketatzeko aukera izan genuen. Rafa Puente, Gobernuko ministro ordea eta Cochabambako Prefekto ohia izateaz gain, Formazio Polikorako Eskola gidatzen du eta “Colectivo Urbano por el Cambio (CUECA)” erakundeko partaide da. Rafa Puentek, Bolibiako egoera soziopolitikoa gertutik jarraitzen du. Gobernua eta “aldaketa prozesua” babesten baditu ere, oso kritikoa da Gobernuak hartu dituen hainbat erabakirekin.

Bere ustez Bolibiak hasitako aldaketa gaur egun geldirik dago eta norabidea ber-hartzeko gobernuak krisialdi  bat izan beharko luke. Izan ere, bere ustetan, Bolibian aldaketa ekarri duen mugimendu sozialekiko Gobernua eta MAS alderdia aldentzen joan dira. Aldaketa prozesua garatuko bada Gobernuaren eta herriaren arteko aliantza indartu beharko litzatekeela uste du.

“Instituto Plurinacional de Estudios de Lengua y Cultura-ko” tailerretan parte hartu dugu

Bolibiako gobernuko Hezkuntza Ministerioak Bolibiako hizkuntza eta kultura indigenen garapenerako institutua sortu berri du 2013ko maiatzean, “Instituto Plurinacional de Estudios de Lengua y Cultura- IPELC” delakoa. Helburu nagusia, Bolibiako nazio ezberdinek beren hizkuntzak berreskuratzeko, biziberritzeko eta garatzeko duten premiari erantzuteko mekanismo bat sortzea izan da.

Instituto berri honek, beren teknikari sarea formatzeko tailerrak eskaini ditu La Paz, Santa Cruz eta Cochabamban eta Askapenaren brigadistok azken bi hauetan parte hartu dugu beren eskariz. Euskararen berreskurapen prozesuaren eta hezkuntzaren berri eman diegu aipatutako teknikariei. Saioa interes handiz jarraitu dute, bukaeran eginiko galdera andan horren lekuko.

2013ko Bolibiako brigada