Inperialismoaren aurka kalera irten gara Gasteizen
Gaur goizean kontzentrazio bat burutu dugu, Gasteizko hainbat gizarte eragile, sindikatu, alderdi politiko eta norbanakok deituta, Eusko legebiltzarraren aurrean Siriaren aurkako eskuhartze inperialista salatzeko.
Kontzentraziora EH Bildu talde parlamentarioko hainbat kide ere batu zaizkigu.
Bide batez estatu kapitalista-inperialistek inoiz eta inon ez dutela eskuhartze humanitariorik burutzen gogorazi nahi izan dugu eta Sirian bezala mundu osoan zehar eraso militar bat burutzen dutenean soilik haien interes ekonomiko, politiko edo ideolojikoen mesedetara bideratuta dagoela.
Munduko herri guztiek haien burujabetza ekonomiko, politiko eta kulturalaren eskubide osoa daukatela eta barne arazo edo desadostazunak potentzia inperialista atzerritarren eskuhartzerik gabe konpondu behar dituztela gaineratu dugu.
Irakurketa honen arira Eraso inperialistarik ez sirian ez inon! aldarrikatu dugu.
Gora siria!
Gora munduko herriak!