Argentinako Euskal Herriaren Lagunak (EHL) sareko kideek Garzoni mozorroa kentzeko lanean tinko dihardute

Pasa den abenduaren 4ean Baltasar Garzón epaile ohiari “Premio a la Libertad de Expresión” eman zioten Tango Porteño Antzokian. Oraingo honetan ere han izan ziren EHLko kideak eta bertaratutakoei Garzón epailea benetan zein den eta saria nori eman dioten argi azaltzen zuen eskuorriak banatu zizkieten. Batzuk harritu egin ziren, beste batzuk berriz haserretu, baina saria kazetariak atxilotu eta egunkariak itxi izan zituen bati ematea “astakeri” bat zela xuxurlatu zuenik ere izan zen.

Eskuorrien banaketa eragozteko ahaleginetan tokiko segurtasun neurriei dei egin zienik ere egon zen baina ez zuten lortu. Izan ere AFSCAko lehendakari den Martín Sabbatellarengana EHLko kide batek hurbiltzea lortu eta eskuorria eman zion (argazkian ikusten den bezala)

Ekimenaren kronika irakurri dezakezu hemen

Ezin aipa gabe utzi beste behin ere Garzón alboko ate batetik sartu eta atera behar izan zela Argentinako EHLko kideekin aurrez aurre ez topatzeko. Egoera hau azken hilabeteetan maiz errepikatu izan da. Izan ere irailaren 16tik Garzón epaile ohiari 4 escrache egin dizkiote Argentinako EHLko kideek:

  • Irailak 16, Buenos Aires. Filosofia eta Letren fakultatean (UBA) hitzaldi bat ematekoa zen baina azkenean hegazkin arazoak zirela argudiatuta ez zen bertaratu.
  • Irailak 20, Buenos Aires. Radio Nacionalen elkarrizketa egitekoak zirenean.
  • Urriak 20, Mar de Plata
  • Azaroak 30, Buenos Aires. “Genocidio, negacionismo e impunidad” izeneko konferentzia ematekoa zenean

Testu gehigarria: “Premio AFSCA a Baltasar Garzón: la impunidad premiada”