Neguko opor hauetan Herri Dendak zabalik Euskal Herriko txoko ezberdinetan

Gasteizen pasa den urrian HERRIOK HARRO! Gune internazionalista zabaldu genuen. Oroitzen? Bada data hauetarako ordutegi berezia izango dugu.  Askapenako ohiko kamiseta, bisera, umeendako arroparekin batera, rona, azukre, kafe eta jaboi ekologiko eskuratzeko aukera duzue bertan. Baina baita produktu berriak ere! Amantalak, katiluak, poteak, kuadernoak, 2014ko egutegiak... Abenduaren 16tik Urtarrilaren 4ra arte goiz eta arratsaldez izango gaituzu 11:00 etatik 14:00etara eta 17:30etatik 20:30etara!

Bilboko Zirika Herri Guneak (Erronda kalea, 12) ere astelehenan ireki zituen ateak. 30 eragile sozial baina gehiagok parte hartzen dugu HerriDenda honetan eta material ezberdina eskura izateaz gain, hilabeteko hitzaldi sorta antolatu dugu. Abenduaren 27an, Askapenak antolatuta, Sardiniako kide internazionalista izango da mediterraneoko herri txiki honen burujabetza eta sozialismoa eskuratzeko borrokaren nondik norakoak azaltzen.

Lizarran ere ostegun honetan abenduak 19 irekiko dute Herri Denda Gaztetxean. Eta oporraldian zehar ostegunero izango da zabalik gure nahiz beste kolektiboen materiala eskuratu ahal izateko.

Irunen abenduaren 21ean irekiko ditu Herri Dendak bere ateak egun osoan zehar. Peña kalean izango gara (24) Hazia Kultur Elkartean.

Laudion ere izango dugu, abenduaren 22an 9:00etatik 14:00tara Aldaikoerreka plazan.

Donostian berriz abenduaren 23 eta 24ean Amaran Herri Azoka antolatu dugu beste hainbat herri mugimenduko eragileekin batera. Egun osoan zehar izango gara bertan.

Iruñean urtero legez data hauetan Ipar-Gorri Tabernak ateak irekitzen dizkigu auzoan eta Iruñan herri mugimenduan lanean gabiltzan eragileoi. Ipar-Gorriko kideek adierazi bezala, “somos conscientes de las dificultades que conlleva toda actividad social, cultural o política fuera de los cauces impuestos por el poder”, horregatik hain zuzen ere auzokideei Herri Dendatik pasatzeko gonbidapena luzatzen die “ayudando a que nuestro tejido social mas activo siga siéndolo”.

Urtarrilaren 5ra arte izango da Herri Denda zabalik, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 21:00etara, larunbatetan 12:00etatik 14:30etara eta 18:00etatik 21:00etara, eta igandetan berriz 12:00etatik 14:30etara. Pasa zaitez!