Palestinan egondako Brigadistek Bergarako Gaztetxean izan ziren

Urte asteko hitzaldi internazionalista bat, zergatik ez? Hala egin zuten Bergaran urtarrilaren 3an. Gaztetxera hurbildu zirenak pasa den urtean Palestinan egondako hiru brigadistekin batera ia 2 orduz jardun zuten tertulian. Sionismoa eta bere proiektu espantsionistaz hizketan aritu diren, Palestinar lurraldearen okupazioaz (baita alboko eremuetara, Golango altuak esate baterako), borroka antisionista desitxuratzeko saiakerez eta nola ez palestinarren aurkako errepresio eta militarizazioaz. Baina baita Brigada egon zen hirietako egoera eta izandako hartu emanetaz ere.

Gehiago jakin nahi? Bada orain gutxi Brigada honetako kideek Hebronen (Palestina) inguruko erreportai txukun bat egin zuten. Irakurgai duzu hemen.