Epaiketa politikoen aurkako elkartasun internazionalista tinko!

Askapenatik azken egunetan, epaiketa politikoen aurkako eta Euskal Herriko gazteria independentistaren aldeko elkartasun ekimen ezberdinen aurka buruturiko eraso eta mehatxuak salatu nahi ditugu, bai eta praktika internazionalista duten eragileen aurkako kriminalizazio saiakerak ere. Ildo beretik Espainiar Gobernu edo eskuin indarreko taldeen erasoen gainetik borrokan eta elkartasun internazionalistaren bidean lanean jarraitzera animatu nahi ditugu herri eragileak.

Igandea zen madrileko “Euskal Herriko epaiketa politikoen aurkako plataformak” astelehenean, hau da hurrengo egunean antolatu zuen hitzaldia bertan behera uzten zuela jakin genuenean. Arrazoia, Gobernu Espainolaren ordezkari eta talde faxisten aldetik pairatutako presio eta mehatxuak. 

Plataforma honetako kideek hitzaldi gehiago ere antolatu izan dituzte, azkena abenduaren 19an hain zuzen ere. Eta hemendik aurrera ere epaiketa politikoak salatzen jarraitzeko beraien konpromisoa tinko mantetzen direla azaldu dute. Bi makro-epaiketetako auzipetuek presio ahaleginak salatu eta epaiketa politikoen aurkako plataforma osatzen duten antolakundeen elkartasuna eta burutzen duten lana eskertu zuten ohar baten bitartez.

Atzoko egunez antzeko egoera bat jazo zen Madrilen bertan. Oraingoan Yesca kideek Euskal Herriko Gazte inpendentistek bizi duten errepresioaren inguruako hitzaldia zuten antolatuta Madrileko Unibertsitateko Historia fakultatean. Bertan 26/11 sumarioko kideek parte hartuko zuten. 100 bat pertsona hurbildu ziren hitzaldira eta amaitzear zegoela dozena bat furgoneta polizial azaldu ziren eta ustezko bonba mehatxu baten aitzakipean fakultatea desalojatu eta hitzaldia amaitutzat eman behar izan zuten antolatzaileek.

Yescako kideek ekimena publiko egin zutenetik eskuin indarreko sektore ezberdinen aldetik presioak jasan dituztela salatu dute gaur bertan publiko egin duten komunikatuan. Sare sozialetatik mehatxuak jaso eta hitzaldia boikotzeatzen ahalegindu direla adierazi dute, hitzaldia bera kriminalizatuz eta Yescaren inguruko gezurrak zabalduz.

Edonola ere balorazio positiboa egiten dute, eraso eta mehatxuen gainetik hitzaldia aurrera atera baitzuten eta euskal herriko gazte independentistak pairatzen duen errepresioari ohiartzuna eman. Honela, kriminalizazio eta erasoen gainetik, Gaztelatik elkartasun internazionalista jorratzen jarraituko dutela adierazi dute.

 

Informazio gehiagorako:

Amaia Elkano gazte auziperatua eta Yescako kide den Sandrari elkarrizketa Info7 irratian Madrileko Unibertsitateko Historia fakultateko hitzaldiaz

Naiz-eko albistea eta erlazionatuak Desalojan una facultad madrileña por aviso de bomba durante una charla de los procesados vascos”