Zer da Brigada bat? Zer da Brigadista izatea?
“Elkartasuna da, herrien arteko xamurtasuna, ixiltasunaren memoria, ohi garen begi zaindaria. Hauxe da jarrera, taldea gauzatu egin dena, piztu egiten duena sarea, eramaten gure izarran”
Honela deskribatzen zituen Brigadistak Fermin Muguruzak hain zuzen “Brigadistak” izeneko abestian. Baina ba al dakigu zer den Brigada bat? Zer egiten da Brigada batean? Zer da Brigadista izatea?
Izen emate epea ireki dugu eta datozen asteetan hitzaldi eta aurkezpen ezberdinak antolatuko ditugu Euskal Herriko herri eta auzo ezberdinetan. Saio hauetan, aurreko urteetan brigadetan joandako kideen laguntzaz esperientzia, bizipen hau zertan datzan azaltzen ahaleginduko gara.
Dagoeneko otsailerako hitzordu proposamen batzuk baditugu:
-
Lekunberrin urtarrilaren 31ean arratsaldeko 19:30tan udaletxean “Kapitalismoaren aurrean bestelako ereduak” izenburupean Venezuelan izaniko brigadistek hartuko dute hitza
-
Galdakaon, urtarrilaren 31ean arratsaldeko 18:00tan Ortudondo Gaztetxean “Internazionalismoa; herrien arteko xamurtasuna” hitzaldia eskainiko dute Askapenako kideek
-
Iruñerrian, otsailaren 8rako INTERNAZIONALISTA EGUNA antolatu dute. Egun guztiko egitaraua izango da. Goizean goiz mahaingurua osatuko dute aurreko urteetan egondako brigadista desberdinekin. 13:00etan trikitilarien laguntzaz poteotxo bat bazkal ordurarte. Eta Bazkalostean berriz joku internazionalistak 20:00etatik aurrera Iosu Ion Imas eta Akort-en musikaz gozatzeko aukera izango da.
-
Pasai Donibanen, otsailaren 20ean 19:30tan Bixi-bixi kultur elkartean pasa den urtean Saharan izaniko brigadista batek bere esperientzia kontatuko digu.
-
Gasteizen otsaila eta martxorako hitzaldi ezberdinak antolatu dituzte
-
Otsailaren 12an Herri Boterean inguruko saioa izango da Martxoak 3 memoria gunean
-
Otsailaren 22an Gaztetxean Palestinako Brigaden aurkezpena izango da aurreko urteko brigadisten laguntzarekin
-
Otsailaren 26ean "Erresistentzia berriak Europa zaharrean" izenburupean jardungo dugu Hala Bedi Tabernan
-
Martxoaren 26ean Venezuelako Herri Botereaz mintzatuko dira Luismi Uharte eta brigadistak Martxoak 3 memoria gunean
-
Laster hitzordu gehiago izango ditugu, beraz adi!
Oroitu izen emateko epea martxoaren 30erarte duzuela zabalik eta brigadak@askapena.eus helbidera email idatzi besterik ez duzuela.
“Ya están aquí las compas, ya llegan los muchachos, arriba los que luchan, Brigadistak badatoz!”
Elkarrekin herrion borrokak irutera goaz!