Israel? Ez, eskerrik asko!

Azken aldian asko entzun eta irakurtzen ari gara Israelgo Estatuaren aurkako boikot edo BDS kanpainaz (Boycott, Divestmente and Sanctions). Baina ba al dakigu zertan datzan?

Atzoko egunez Info7 irratian elkarrizketa egin zioten Iñaki Etaio, militante internazionalistari eta argi azaldu zizkigun boikotaren benetako helburu eta nondik norakoak. Hain zuzen, Iñaki, Aitor Bikandi eta Igor Goikolearekin batera aurreko urteko Askapenako Brigadetan Palestinan izan ziren eta zuzenean boikot horren zergatiak ezagutzeko aukera izan zutenez labur azaldu ziguten “Boikota herri borrokaren tresna gisa” iritzi artikuluan.

Boikot kanpaina internazionalaren baitan hamaika ekimen egin izan dira, Euskal Herrian esaterako ikasturte hasieran Maccabi de Tel Aviv saskibaloi taldearen presentzia dela eta partidoan bertan eginiko ekimena. Baita lorpen txiki batzuk ere eskuratu dira, hemen ikus ditzakezu 2013. urtean kanpainak emaniko fruituak:

Egiteko asko dago oraindik. Azken egunetan sarean zabaldu berri den bideo honetan ikus dezakegun bezala berriro agerian da Espainiako Estatuaren eta Israelen arteko kolaborazio estua: