Ordiziko II. Hilabete internazionalista aurrera doa

Otsaila aurrera doa eta berarekin batera baita Ordiziko II. Hilabete Internazionalista ere.

Otsailak 7an ekin genion hilabeteko ekimen honi ezjakina bezain interesgarria zaigun herrialde arabiarren inguruko solasaldiarekin. Horren lekuko batu ginen jende kopurua, izan ere nahikotxo izan ginen ideiak argitu nahian gaztetxera hurbildu ginenak. Bigarren hilabate internazionalista ospatzeko hasiera paregabea beraz! Martxelo Diazek lagundu zigun Siria, Libia, Egipto eta inguruko herrialdeen egoarera gaineko kokapen bat egiten eta zalantza batzuk argitu ziren arren sakontzeko asko geratu zitzaigun.

Pasa den ostiralean herrialde arabiarren inguruan izan genuen sarrera horretan sakondu nahian, Palestinako gatazkaren nondik norakoak entzuteko parada izan genuen. Iaz Askapenaren bitartez Palestinako brigadan parte hartu zuten bi kide gerturatu ziren Oridizira eta bertako historia, bilakaera eta egungo egoeraren berri eman ziguten. Solasaldi luzea izan genuen baina oso gustora izan ginen bertaratu ginenak.

Lehen bi plateren ostean irrikitan gaude ostirale honetan maputxe herriaren amaigabeko erresistentzia borrokaren berri izateko.

Animatu zu ere ta hurbildu Ordiziko Gaztetxera.