#Brigadak14 kanpainaren azken txanpa hitzaldiz beteta dator

Martxoarekin batera ekin diogu ikasturte honetako brigada kanpainaren azken txanpari. Asko zarete aurtengo udaran gurekin batera herrion borrokak irutera animatu zareten kideak, baina oraindik bada lekua guztiontzat.

Zalantzak dituzula? Ez dakizula brigada batean zer egiten den? Askapen borrokan ari diren herrien berri jakin nahi duzula? Hurbildu bada euskal herri luzea eta zabalean antolatzen ari garen aurkezpen-hitzaldietara. Aurreko urteetako brigadisten esperientzia eta bizipenetatik, Sahara, Palestina, Bolivia, Argentina, Uruguay edo eta Venezuelako errealitatea hobeto ezagutu eta brigada baten egunerokoaz gehiago jakiteko aukera izango duzu.

Gogoratu izen emateko epea martxoaren 30ean itxiko dela eta brigadak@askapena.eus helbidera email bat idatzi besterik ez duzuela.

Animatu eta zatoz gurekin herrion borrokak irutera!

 

Martxoak 9; Urretxun hitzaldia izango da Gazte Asanbladarekin batera antolaturiko Hilabete Internazionalistaren baitan. Lehen saio honetarako Saharako lurralde okupatuetan pasa den urtean egoniko brigadista bat izango dugu bertan.

Martxoak 11;

- Oñatin Antitxena Gaztetxean arratsaldeko 19:00etan “Internazionalismoa Euskal Herrian” hitzaldia izango da Askapenako kideok eskainia.

- Bilbon Goizalde tabernan (Bilbi) “Bolivia; herri bat burujabetzaruntz eta sozialismoruntz” hitzaldia antolatu dugu

Martxoak 13;

- Ibarrako Gaztetxean Argentina eta Uruguayn izaniko brigadistek bertako Herri Boterearen eraikuntzatz hitz egingo digute arratsaldeko 18:00etatik aurrera

- Urduñako Gaztetxean arratsaldeko 19:30etan “Venezuela aurrera, kontraesan eta erasoen gainetik” hitzaldia izango dugu

- Algortan arratsaldeko 19:30etan Villamonteko Plazan aurkitzen den Eztabaida Gunean Brigaden aurkezpena antolatu dugu

-Bilbon jaialditxoa antolatu dugu #Brigadak14 aurkezteko. Musika internazionalista eta giro ona izango da, animatu!

Martxoak 14;

- Lekeition brigaden aurkezpena burutuko dugu arratsaldeko 20:00etan Kultur Etxean

- Amurrioko Kultur Etxean Filtroko gertareran inguruko argazki erakusketa, solasaldia eta hitzaldia izango dugu 18:30etatik aurrera

Martxoak 18, Durangoko Herriko Tabernan “Venezuela, Herri borroka inperioen kontra” hitzaldia antolatu dugu arratsaldeko 19:00etan

Martxoak 19, Zizurko Esparru Gaztetxean #Brigadak14 aurkezpena egin eta Venezuelan eginiko brigadista batekin mahai ingurua egin

Martxoak 20; Tolosan Saharako lurralde okupatuak izango ditugu mintzagai Kultur Etxean arratsaldeko 18:00etatik aurrera

Martxoak 20; Oreretako pasa den urteko brigadisten laguntzaz aurtengo brigadak aurkeztuko ditugu. Laster informazio gehiago

Martxoak 21; Urretxun Hilabete Internazionalistaren baitan “Deudocracia” dokumentala izango dugu ikusgai 18:00etatik aurrera, Greziako egoeran oinarritzen den lana

Martxoak 25; Hernaniko Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etatik aurrera “Internazionalismoa, herrien arteko xamurtasuna” hitzaldia eskainiko dugu eta aurtemgo brigadak aurkeztuko.

Martxoak 26; Gasteizen arratsaldeko 19:00etan, martxoak 3 memoria gunean Venezuela eta Herri Boterea izango dute mintzagai Luismi Uharte eta Venezuelan izaniko brigadisten eskutik

Martxoak 27; Billabonako Gaztetxean arratsaldeko 18:00etan Boliviar herriaren borroka azalduko digu bertan izaniko brigadista batek

Martxoak 28; Hilabete Internazionalistari amaiera emateko Urretxuko Gaztetxean Venezuela izango dute mintzagai aurreko urteko birgadisten laguntzaz

Eta kanpainari amaiera emateko martxoak 29an azken aurkezpena KANBOKO EMAITZA GASTETXEAN antolatzen ari gara Aitzina gazte antolakundeko kideekin batera. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera mahai inguruan egingo dugu internazionalismoaz hitz egiteko Askapena, Aitzina eta aurreko urteko brigadisten laguntzaz. Behin gosea eginda afari venezuelarra izango dugu eta gero kontzertuak! Animatu gaualdi internazionalistara!