Gure elkartasun eta konpromisoa Saharar Herriari

Pasa den urtearen amaieratik Saharar Herriak aktiboki mobilizatzen ari da bere idenpendentziaren eta bereziki, baliabide naturalen lapurretaren aurka. Borroka honi jarraipena emateko martxoaren 15ean herri manifestazioak antolatu zituzten mendebaleko sahara okupatuko herri guztietan.

Mobilizazioen aurrean, orain arte egin bezala, marruekoseko indar okupatzaileek ohiko indarkeria eta bortizkeriarekin erantzun zuten eta modu baketsuan dagozkien eskubideen aldarrikapena egitera hurbildu diren Saharauien aurka oldartu zen, asko eta asko zaurituz. (Hemen ikus eta irakur dezakezu martxoaren 15eko gertaeren kronika osoa). Geroago, bideoan argi ikusten den bezala, poliziak saharauiar etxeen aurka harrika jardun zuen.

Askapenatik jazarpen berri hau salatu nahi dugu eta argi azaldu ez dela kasu isolatua. Familia Saharauien kontrako eraso, golpe eta erailketak, errepresioa sistematikoa da eta nazioarteko iritzi publikoaren isiltasuna du lagun. Horregatik gure elkartasun adierazi nahi diogu Sahar Herriari eta gure konpromisoan berretsi bizi duten errepresioa salatu eta borrokatzen duten Estatu independientearen aldarria zabaltzen jarraituko dugula.

Hamaika herri borroka bakarra!
Sahara askatu!