Venezuelatik Euskal Herrira brigadan!

Urteak daramatzagu Askapenatik Venezuelara brigadak antolatzen. Oraingo honetan ordea, Euskal Herritik joandago brigadistekin beraiek egin bezala, gure artean jaso eta Euskal Herriko borroka bertatik bertara ezagutzeko asmoz Venezuelako herri mugimenduko kide ezberdinak gurean izango ditugu.

Venezuelatik zuzenean Donostira helduko dira biharko egunez herri mugimenduan aktiboki lan egiten duten Venezuelako 5 brigadista eta maiatzaren 31en Arrankudiagan ospatuko den Euskal Herria #Arraundeguorl egunean emango diote amaiera beraien bisitari.

15 egunetan zehar Askapenaren laguntzaz eta Herri Mugimenduko eragileen parte hartzearekin Euskal Herriko errealitatea eta borroka esperientziak ezagutzeko aukera izango dute. Izan ere, brigadak askapen nazional zein sozialean murgilduta dauden herrion arteko sare internazionalista eraikitzeko bitartekoak dira, borroka esperientzietatik ikasteko. Urteetan zehar, Euskal Herritik Venezuelara joandago brigadisten ahotik jaso dute gure herriaren berri eta orain, bertatik bertara ezagutzeko, janzteko eta ikasteko aukera izango dute. Guk hemendik brigada honen jarraipena egin eta eguneko argazki eta kronikatxoak eskainiko dizkizuegu.

Brigada ordea, hartu-emaneko harreman politikoan oinarritzen da eta beraien bisitarekin euskal herritarrok ere izango dugu zer ikasi. Izan ere, Venezuelan herri boterean oinarritutako egunez eguneko borroka azalduko digute eta bereziki azken hilabeteetan jasotzen ari diren gertaeraz ere mintzatuko zaizkigu. lehen hitzordia larunbat honetan bertan izango dugu, Lasarteko EleBeltz topagunean burutzen ari garen #HerriJantzia formazio mintegietan.

Ez galdu aukera, hurbildu hitzaldietara eta jarraitu #VenezuelaBrigada sarean.

 

Maiatzak 17; Lasarte #HerriJantzia formazio mintegietan

Maiatzak 20; Donostian Txantxarreka Gaztetxean arratsaldeko 19'30etan

Maiatzak 21; Iruñean Katakraken arratsaldeko 19'00etan

Maiatzak 22; Tafallan Azoka elkartean arratsaldeko 19.00etan

Maiatzak 22; Arrasaten Irati Herriko Tabernan arratsaldeko 18'30etan

Maiatzak 23; Ordizian

Maiatzak 24; Arrasaten herri bazkaria eta kantaldia

Maiatzak 27; Gasteizen Hala Bedi tabernan arratsaldeko19:00etan

Maiatzak 28; Galdakaoko Ortuondo Gaztetxean arratsaldeko 18:30etan

Maiatzak 28; Bilbon Deustun

Maiatzak 29; Mamarigako kultur etxean arratsaldeko 19:00etan

Maiatzak 31; Arrankudiagan Euskal Herria #Arraundeguorl egunean goizeko 10:00etan