Noari gutun irekia idatzi diote euskal herriko hainbat kulturgile eta akademikoek
2014ko uztailaren 16an, Gasteizko jazzaldiaren egitarauaren barruan, Noa kantari israeldarra iragarrita dago. Horren aurrean Euskal Herriko hainbat kulturgile eta akademikok bat egin dugu Noari, berari, gutun hau bidaltzeko.
Noari gutun irekia
-Euskal Herriko kulturgile eta akademikoek-Uztailaren lehen egunetan Gasteizko jazzaldian kontzertu bat ematekoa zara Noa, eta honen aurrean zuri gutun ireki hau zuzentzen dizugu Euskal Herriko hainbat kulturgilek.Irakurri genuen 2009ko Gazako sarraskiaren harira gazatarrei idatzi zenien gutuna. Irakurri eta entzun dizugu beste batzuetan bakearen alde zaudela, bi estaturen irtenbidearen alde, bi aldeetan egin direla gauza izugarriak eta berdin arbuiatzen dituzula…Gu ez gara ausartuko zein irtenbide politiko, zein muga, zein gizarte mota behar den esaten. Hori ez dagokigu guri. Baina bai uste dugu, edozein dela ere konponbide hori, giza eskubideen errespetutik eraiki behar dela.Horregatik eskatzen dizugu bat egin dezazun 3 aldarrikapen hauekin:
- Israelen palestinarrak beren jatorriagatik baztertuta bizi dira, Apartheid-aren Hegoafrikan beltzak bizi ziren bezala. Apartheid hori eten behar da.
- Gaza eta Zisjordania militarki okupatuak dira, koloniez josita, apartheid harresiak zatikatuta: okupazioa bertan behera utzi behar da.
- Israel sortu zen egunetik, palestinarren “Al Naqba” gertatu zenetik, milioika palestinarrek utzi behar izan dute beren lurra, beren etxea… itzultzeko eskubidea dute.
Antzeko kanpaina bat egin zen munduan Hegoafrikako apartheid-aren kontra. Orduan milioika herritarrekin batera, hainbat artistak ere babestu zuten. Gaur egun ere hala gertatzen ari da, eta gero eta artista, kulturgile eta akademiko gehiago ari da planteamendu honekin bat egiten. Guk egiten dugun moduan.
Kontzertu eta hitzaldietan hainbat aldiz mintzatu zara bakearen alde; bake horrek palestinarren 3 aldarrikapen horien gainean eraiki behar dela uste duzu?
Adeitasunez,
Atxikimenduak:
- Fermin Muguruza, Mursego, Petti, Jon Aranburu, Txerra Bolinaga, Anje Duhalde, Arramazka, Mikel Urdangarin (musikariak)
- Mikel Martinez, Galder Perez, Ane Zabala, Mikel Erguin (antzerkilariak)
- Oihana Bartra, Oihane Perea, Onintza Enbeita, Igor Elortza, Uxue Alberdi, Manex Agirre, Jagoba Apaolaza, Miren Amuriza, Estitxu Eizagirre, Miren Artetxe, Fredi Paia (bertsolariak)
- Ainere Tolosa (aktorea)
- Tytti Thusberg (diseinatzailea eta artista)
- Iban Zaldua, Eider Rodriguez, Castillo Suarez, Lander Garro, Xabier Mendiguren, Xabier Susperregi, Txema Arinas, Gari Berasaluze (idazleak)
- Bertol Arrieta (idazlea/zinemagilea)
- Mikel Ayerbe, Txetxu Pardo, JM Rivadeneyra, Josetxo Aizpurua, Arantza Gutierrez Paz, Ricardo Gomez, Nicolas Xamardo, Txema Preciado, Luis Goitiandia, Pablo Lekue, Fito Rodriguez (EHUko irakasleak), Amelia Barquin (Hueziko irakaslea), Berezi Elorrieta (Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea)