Eragile ezberdinekin batera Premier kosmetikoen salmenta salatzeko elkarretaratzea burutu genuen Bilbon

Pasa den ostiralean, ekainak 19, AsociaciĆ³n Paz con Dignidad, Palestina Biladi elkartea, Coordinadora de ONGDs de Euskadi, FundaciĆ³n Paz y Solidaridad (CC.OO.), STEE-EILAS eta ESK sindikatuak, Komite Internazionalistak, Sare Antifaxista eta Balezta eragileekin batera elkarretaratzea burutu genuen "Ez erosi apartheidik" lelopean Premier dendaren aurrean.

Espainiar Estatuko leku askotan eta oso postu ikusgarrietan saltzen diren Premier markako produktu kosmetiko israeldarrak Zisjordaniako Kalia Kibbutzean ekoizten dira, Itsaso Hilaren ertzean. Produktu horiek ustiatzeko orduan guztiz urratzen dira nazioarteko eskubidea eta Nazio Batuetako ebazpenak, horien arabera, palestinarrek lurralde horiekiko subiranotasuna baitute.Kolonia horri gainbegiratu bat emanez gero, erraz ikus daitezke palestinarrei ukatzen zaizkien igerileku handiak.

Palestinarrak, hain zuzen, Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatutakoak baino baldintza txarragoetan bizi dira. Gauz bera gertatzen da autobus-linea eta errepide bereiziekin ere; horiek ere kolonoek bakarrik erabiltzen dituzte.

#NoCompresApartheid kanpainarekin bat eginez, Nazioarteko Eskubidea urratzearen eta baliabide palestinarrak lapurtzearen aurka gaudela helaraziko genion Premier enpresari eta hark osatutako komunitateari. Onartezina da baliabide palestinarren espoliazio bidez lortutako produktuen salmenta ahalbidetzea. Ezin dugu zapalkuntzarekiko eta okupazioarekiko zuzeneko konplizitate hori baimendu.

Ez ezazu finantzatu herri palestinarrak bere lurraldean bertan jasaten duen Apartheid-a. Herri palestinarraren eskubideak defendatzen dituzten pertsona solidario eta ekintzaileeon presioa beharrezkoa da Premier produktuak dendetatik kentzeko.

Gora Palestina asktatuta!