Palestinarekiko elkartasunez mobilizazio eta ekimen ugari burutu dira Euskal Herrian

*Datozen ordu eta egunetarako deialdiak!

Atzoko egunez Bilbo, Iruñea, Donostia eta Tolosan manifestazioak eta Euskal Herriko beste hainbat txokotan elkarretaratze eta ekimenak burutu ziren Palestinarekiko elkartasunez. Hemen irudi eta bideoa batzuk

Bilbon 2.500 lagun inguruk bere elkartasuna adierazi zioten Gazako herriari bereziki eta Palestina osoari oro har. "Stop al Genozidio en Gaza, Palestina Askatu, Israeli Boikot" zioen pankarta erraldoiak ireki zuen manifestizioa. Palestinaren aldeko oihuak eta Israeli Boikoten aldeko aldarrikapenak kaleak bete zituen Arriagatik Plaza Eliptikora egindako ibilbide osoan. Palestinako bandera ugari eta jendeak berak egindako kartelak ere ikusgai izan ziren. BILBOKO bideo eta argazkiak Raphael Tsavkko (@Tsavko) bidez

*Argazkiak: hemen

Iruñean ere manifestazioa burutu zuten eta apartheid sionista amaitu eta Israeli Boikot #BDS kanpainarekin bat egiteko deialdia luzatu zuten. Uztailaren 12an, San Ferminetan elkarretaratze jendetsua egin ostean, atzoko egunez 1000 pertsona inguru izan ziren Palestinarekiko elkartasun aldarria kalera atera zutenak. IRUÑEAKO bideoa @ahotsa.info bidez

Donostian ere manifestazio deialdiari erantzunez ehundaka pertsona batu ziren Bulebarrean. Hasiera minutu bateko isilunearekin ekin zioten Gazan asken asteetan hil dituzten palestinarrengatik. "Israel hiltzaile, Europa laguntzaile" eta "No es una guerra, es un genocidio" leloak entzun ziren modu etengabean Bulebarra eta alde zaharreko kaleak zeharkatzen zituzten bitartean. DONOSTIAKO argazkia @piztu_info bidez

Tolosan ere manifestazioa burutu zuten atzo arratsaldean eta 300 pertsona baino gehiago atera ziren kalera Palestinarekiko elkartasun internazionalista adieraztera. Eskualdeko 16 eragilek baina gehiagok bat egin zuten manifestazio deialdiarekin, tartean Tolosako Udal Gobernua. TOLOSAKO argazkia @bardulo87 bidez

Zumaian ere Israelek palestinar herriaren aurka abian jarritako genozidioaren aurrean, Estatu Sionista bera eta honen kolaboratzaile eta konplizeak salatu, eta palestinarrei beraien eta elkartasun internazionalista adierazteko ekimena burutu zuten. ZUMAIAKO bideoa @ErnaiZumaia bidez

Gasteizen Palestinar herriak bizi duen egoeraren larritasuna salatzeko asteazkenean burutu zituzten elkarretaratze eta manifestazioa. Joaldunen laguntzaz Andra Mari Zuritik Mendizorrotzararte manifestazioa burutu zuten Jazzaldian Noak kontzertua eskaini behar baitzuen. 2 ordu baino gehiagoz Palestinar herriaren aldeko aldarriz eta Israeli Boikot oihuz bete zituzten Gasteizko kalean ehundaka lagunek. GASTEIZKO bideoa Gasteizko Askapena bidez