Beste aste batez kalera aterako gara Palestinar herriaren askatasunaren alde

Beste aste batez Euskal Herriak kalera ateratzen jarraituko du! Palestinar herriaren aldeko elkartasun ekimenek ez dute mugarik!

Laster deialdi gehiago, beraz ADI!

Uztailak 29

URIBARRI (BILBO) 20:00etan ELKARRETARATZEA arrapala mekanikoan

INTXAURRONDO (DONOSTIA) 20:00etan HITZALDIA pasa den urtean Askapenaren Palestinako birgadan parte hartu zuen kide batekin Zulo Zahar elkartean

GASTEIZ 19:00etan MANIFESTAZIOA 19:00etan Andra Mari Zuritik

Uztailak 30

BILBO 19:00etan ELKARRETARATZEA Arriagan

Uztailak 31

EIBAR 19:00etan ELKARRETARATZEA Untzaga Plazan (Ostegunero)

DONOSTIA 19:00etan ELKARRETARATZEA Bulebarrean

ARROSADIA (IRUÑEA)

19:00etan ELKARRETARATZEA Felixa Munarriz Plazan

20:00etan HITZALDIA

22:00etan "5 camaras rotas" DOKUMENTALAREN EMANALDIA

Abuztuak 1

IRUÑEA 19:00etan MANIFESTAZIOA autobus geltoki zaharretik

LASARTE 19:00etan ELKARRETARATZEA Okendo Plaza

ORERETA 19:00etan ELKARRETARATZEA Iztietako Diputazio plazan

OIARTZUN 19:00etan ELKARRETARATZEA Herriko plazan

Abuztuak 2

IRUN 12:00etan MANIFESTAZIOA San Juan enparantzatik

Abuztuak 6

ANTSOAIN 19:30etan ELKARRETARATZEA Euskal Herria enparantzan

Aurreko asteetan Altsasun, Aizarotz, Lekeitio, Arrasate, Andoain, Laudio, Gasteiz, Bilbo, Iruñea, Donostia, Tolosa, Lesaka, Billabona, Ondarru, Laudio... hamaika txokotan manifestazio eta elkarretaratzeak egin ostean, aste berriari mobilizazio deialdi berriekin ekin diogu. Argi eduki behar dugu ordea, Palestinarrei elkartasuna adierazteko biderik egokiena boikot, desinbertsio eta zigor kanpaina dela, BDS kanpaina. Boikotaren bidean jarraitu beharrean gaude, alor ekonomikoan, kulturalean, akademikoan eta instituzionalean sakontzeko unea da. Sionismoari ezin diogu zirrikiturik ere utzi gurean, Euskal Herrian. Horixe da palestinarrek eskatu digutena, eta horixe da egin behar duguna.

Gora Palestina askatuta!
Israeli boikot!