Elkartasunetik konpromisora! Euskal Herriak Israeli Boikot!

Gasteizko jaietan, kontzertuak ekin aurretik eszenatokira igo ziren Palestinar zapia eta bengalekin hainbat kide, eta Gazaren aurka Israelgo Estatua burutzen ari den  sarraskiaren aurrean Euskal Herrian emaniko erantzuna bikaina izan dela adierazteaz gain, Palestinar herriari babesa adierazteko modurik onena boikota dela azpimarratu zuten.

Ildo horretan, datorren abuztuaren 27tik irailaren 4ra bitarte Euskadiko Nekazari Elikagaien Kooperatiben Federazioak, Eusko Jaurlaritza, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenaren eta Euskadi-Israel Kultura Elkartearen (Havtajá) laguntzarekin batera, Israelera antolatu duten bidaia lasatu zuten, eta PNVri euskal herritarron izenean Palestinarren aurkako sarraskiaren parte izaten ezin diogula utzi adierazi zuten.

Horregatik, bertaratutako zein euskal jendarteari elkartasunertik konpromisora salto egin eta internazionalismoa praktikan jartzera dei egin zieten, boikota praktikan jartzera.

Gora Palestina askatuta!

Gora Euskal Herria internazionalista!