Saharara joandako bigarren euskal brigada ere kanporatu du Marokoko Gobernuak

Abuztuaren 15ean Euskal Herritik Saharako lurralde okupatuetara bigarren brigada bat abiatu zen. Aurreko brigada kanporatua izan bazen ere Askapenatik argi adierazi genuen orduan Marokoko Gobernuak Saharar lurretan ezarritako blokeoa gainditzeko gure borondatea. Horregatik, udara honetako bigarren brigadarekin aurrera jarraitu genuen. Gaurko egunez brigadistek beraiek adierazi digute, bortxaz beste behin ere, Marokoko Gobernuak kanporatu egin dituela. Hemen brigadistek bidali diguten kronika euskaraz eta gazteleraz (en euskera y castellano):

Euskal Herritik Saharar herrialde okupatura joandako kideak gara. Ikusita bertaratu ziren aurreko brigadako kideak arazo ugari eduki zituztela eta kanporatuak izan zirela, gure plangintza moldatu beharra izan genuen gure helburua lortzeko, hau da, Al aiunera iritsi eta bertako eragileekin lan politikoa burutu.

Egun batzuk Marruekos eta Saharar herrietan zehar, Marrakech, Sidi Ifni, Dakhla... turismo egiten pasa ditugu diskrezio osoz. Saharar lurralde okupatura sartzeareki batera, presentzia poliziala nabarmen areagutzen dela konturatzea ez da batere zaila, kontrolak, kalean militarrak, armadaren eraikinak, harresiak non nahi etab. luze bat. Egon garen herrietan txakurren jarraipenak eduki ditugu 24 orduz, nahiz eta hondartza besterik ez zapaldu.

Atzo Dakhlatik Al Aiaunera bidean irten ginen.Bertan hainbat eragilerekin biltzeko asmoa genuen. Ibilbidean zehar zazpi kontrol igaro genituen, guztiak nahiko lasai joan ziren azkena izan ezik. Azkenekoan autobusetik jaitsiarazi gintuzten, kalez jantzitako 40 polizia inguru genituen itxaroten. Poliziak aztoratuta zeuden; hara eta hona korrika, guri grabatzen eta argazkiak ateratzen... Horrela, inolako argudiorik eman gabe Al Aiaunera sartzerik ez genuela esan ziguten, horren aurrean eta ahal genuen neurrian guretzat jarritako dispositiboa eta debekuaren gainean galdetu genien. Giroa gaiztotzen eta poliziak are gehiago aztoratzen ari zirela ikusirik taxian sartu ginen. Taxi bakar batean sei pertsonak 700 kilometro inguru egin genituen eta goizeko 6tan hirira iritsi ginen, nora jo ez genuela.

Saharako lurralde okupatuetatik kanporatuak izan arren, gure lana ez da amaitu eta Marruekoseko hainbat eragilerekin elkartzen saiatuko gara.

Hemendik deialdia luzatzen dugu Saharar herriaren aldeko aldarrikapenez gure herrietako kaleak betetzera.

 

Somos una brigada vasca de solidarios con el pueblo Saharaui. Hemos venido este mes de agosto a los territorios ocupados del Sahara con la intención de conocer la situación de nuestr@s herman@s Saharauis en la lucha por la libertad de su pueblo. Y al mismo tiempo dar a conocer la situación de Euskal Herria y nuestras luchas.

 

Eramos conscientes que desde hace unos meses el gobierno fascista marroqui esta haciendo lo imposible para impedir cualquier muestra de solidaridad internacionalista hacia el pueblo Saharaui. Por ello hemos tenido que preparar con especial atención nuestra estancia en territorio Saharaui, para ello nos hemos hecho pasar por turistas. A pesar de ello, la represión por parte de la policía marroquí no ha cesado. Desde el primer momento en el que nos adentramos en territorio Saharaui, nos han seguido y hemos sido controlados.

 

Ya el 25 de agosto nos dirigimos a Al Aiaun con la intención de encontrarnos con nuestros compañ@s saharauis. En la entrada de la ciudad nos encontramos con un control policial poco habitual. Alrededor de 40 policías no uniformados nos estaban esperando. Nos hicieron bajar del autobus de una manera agresiva, mientras varios de ellos nos grababan. Les pedimos explicaciones y tras una discusión tensa de unos 15 minutos no tuvimos mas opción que subirnos al taxi que nos trajeron, ya que la situación se estaba empeorando y tensando. En el taxi nos mandaron hasta Agadir. A pesar de la imposibilidad de reunirnos con nuestr@s compañer@s saharauis, seguiremos luchando para mostrarle al pueblo saharaui nuestra solidaridad y apoyo en su lucha por su libertad.

Agadir 2014ko abuztuaren 26a.

Datozen orduetan informazio gehiago izango dugu eta web gunean zabalduko.