Saharatik kanporatutako brigadako kideak poliziaren jarraipen itogarria pairatzen ari da

Saharatik kanporatua izan zen Askapenako bigarren brigadak jarraipen itogarria pairatzen ari da egun hauetan. Poliziaren aginduz eta aitzakia absurduenpean Hoteletik kanporatuak izan ziren larunbatean eta Agadirretik mugitu behar izan dute.

Duela egun gutxi Askapenak Sahara Mendebaldera antolaturiko bigarren brigadaren kanporaketaren berri eman genuen. Esan genuen bezala brigada Dakhla hiritik El Aaiun hiribura zihoala izan zen atxikia, eta inongo arrazoirik gabe Sahara Okupatuko hiriburura sartzea galarazi zitzaion, ondoren taxi batean sartu eta Maroko hegoaldeko Agadir hirira gidatu zituzten brigadistak. Info7 irratian eginiko elkarrizketan kanporaketa nola bizi izan zuten azaldu zigun Xabi Etxeberria brigadistak.

Gogor salatu nahi dugu Agadir hirian Askapenako brigadistek pairatu duten egoera. Uneoro poliziak jarraituak izan baitira, oso gertutik, eta presio askorekin. 24 orduko jarraipenak, brigadistekin harremana zuen edonori (tabernako zerbitzariei, taxistei....) galdeketak,... Egunero hotel azpian itxaron zituztela azaldu digute, gosaltzera jarraitu... “edozer egiten genuela atzean” zituztela azpimarratu digute, beraien segurtasunerako lanean hari ziren aitzakiz.

Hori gutxi ez eta poliziaren aginduz eta aitzakia absurduenpean Hoteletik kanporatuak izan ziren larunbatean. Beste Hotel bat hartzen saiatu zirenetan, gela hutsak egonik ere, poliziak hoteletako langileekin hitzegin eta erantzun berdina eman zieten, gela guztiak hartuta zeudela (gezurra noski).

Poliziaren lan zikiña ez zen hor amaitu, izan ere, Agadir hirian Marokoko Alderdi Komunistako eta Giza eskubideen taldeko kide batekin egon ziren Euskal brigadistak. Poliziak gazte horrekin hitzegin zuen bizpahiru aldiz, eta azkenik brigadistak utzi behar izan zituen presaz eta beldurrez, poliziak bera eta bere familia mehatxatu zituelako.

Lo egiteko tokirik gabe, poliziaren jarraipenekin itota eta gorputz txarrez, gure brigadistak hiri horretatik mugitu behar izan dira.

Honelako jazarpenek Marokok duen beldurra besterik ez dute islatzen. Ez dute nahi Saharar herriaren testigantza mundura zabaldu dadin, baina guk bozgorailu lana egiten jarraituko dugu, Marokoar gobernu eta poliziaren lan zikiña etengabe salatuz!

Legez berea ez den lur eremuan, kontrolak jartzeaz gain, kanporaketak burutzen ditu etengabe Marokok, eta ez gaude prest hori onartzeko, internazionalismoak ez dutelako geldiaraziko ! Gora Sahara !

Hace pocos días informábamos de la expulsión de nuestra segunda brigada de tierras Saharauis por parte de la policía marroquí. Tal y como mencionamos, los brigadistas se dirigían desde la ciudad de Dakhla a El Aaiún cuando fueron interceptados en un control policial, y se les prohibió la entrada a la capital del Sahara Ocupado, para posteriormente ser introducidos en un taxi destino a Agadir, ciudad del sur de Marruecos.

Desde Askapena, queremos denunciar la situación que nuestros brigadistas han vivido en la ciudad Marroquí de Agadir. Han sido perseguidos en todo momento por la policía, muy de cerca y bajo mucha presión. Si eso fuera poco, ayer fueron expulsados del Hotel donde dormían, por orden de la policía. Cuando intentaron hacer una nueva reserva en otros Hoteles, la respuesta siempre era la misma, tras una breve conversación entre los trabajadores del hotel y la policía, casualidad no había habitaciones en ningún sitio... (una evidente mentira).

El trabajo sucio de la policía no acabó ahí. En la ciudad de Agadir los brigadistas de Askapena, se reunieron con un militante del Partido Comunista marroquí que ha su vez es miembro de la Asociación de Derechos Humanos de marruecos. Hasta que la policía hablo con ése joven, momento en el que el mismo tuvo que irse apenas sin despedirse de la delegación vasca, pues había sido amenazado tanto el como su familia.

Sin sitio para dormir, ahogados con las persecuciones policiales y con mal cuerpo, los brigadistas tuvieron que dejar la ciudad. Este tipo de acoso no evidencia sino el miedo que tiene Marruecos. No quieren que el mundo conozca el testimonio del pueblo saharaui, pero nosotros seguiremos haciendo de altavoz ante las violaciones y sucio trabajo del gobierno y policía marroquí. Además de imponer controles en territorios que por ley no le pertenecen, el Gobierno marroquí lleva a cabo expulsiones de delegaciones internacionales en territorio ajeno, y no estamos dispuestos a aceptarlo, porque no podrá parar el internacionalismo! Gora Sahara!