Donostiako zinemaldiak nazioarteko BDS kanpainarekin bat egiteko eskatu du Palestinarekiko elkartasun taldeak

Palestinarekiko elkartasun taldeak beste urte betez “zinema palestindarraren testigantza emango zukeen filmaren bat” egon ez eta gainera zinema israeldarra ongi etorria dela salatu dute gaur goizean Victoria Eugenian egindako agerraldia.

Euskaraz audioa: hemen

Audio en castellano: hemen

Donostiako Zinemaldiak Israelen aurkako boikota babesten ez badu ere zinema palestinarrarekiko Israelek garatzen duen boikota ere sekula salatu ez dutela azpimarratu dute.

Guzti honekin batera, eta aldi bereziki udara honetan Israelgo Estatuak Gaza eta Palestinar herriaren aurkako sarraskia oraindik presente dagoen honetan bi eskaera gutun bidez helarazi dizkiete DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA Elkarteko partaide diren instituzioei:

1.- Donostiako Zinemalditik israelgo filmak ken ditzatela, eskaintza honek palestinarrentzako irtenbide justua indartu baino, Israelgo Gobernuak bideratzen duen aparheid estatuarekiko konplizitate eta normaltasun keinutzat jotzen dugulako.

2.- Palestinarren aurka Israelek apratheid politika mantentzen duen bitartean, Donostiako Zinemaldiak nazioarteko BDS kanpainarekin bat egitea, zinemaldi honetan Israeli parte hartzeko aukera galeraziz.


Gutuna osorik irakur dezakezu hemen (beherago gazteleraz, abajo en castellano):

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA Elkarteko partaide diren instituzioei zuzendutako gutuna:

Donostiako Udala, Juan Karlos Izagirre jauna.

Gipuzkoako Foru Aldundia, Martin Garitano jauna.

Gasteizko Gobernua, Cristina Uriarte andrea.

Ministerio de Educación, Cultura y Deportes, señor José Ignacio Wert.

Palestinarekiko Nazioarteko Elkartasun urte gisara izendatu zuen NBEk 2014a eta Israelek izugarrizko sarraskiarekin ospatu du, Gaza suntsituz, 2.000 palestindar baino gehiago erailez -horietariko asko, haur eta emakumeak-, hiriko beste 10.000 biztanle zaurituz, beste 40.000 etxebizitza eta asentamendu berri suntsituz eta, nahikoa ez balitz, Zisjordanian bidegabeko atxilotuak eta hildakoak eraginez. Gauza berririk ez, nahiz eta sarraskian inoiz baino urrunago joan den oraingoan Israel.

Gauza berririk ere ez Donostiako Zinemaldian. NBEk harturiko erabakiaren eraginez ez genuen zinema palestinarraren atzera begirako sailik espero, nahiz eta horrelako zerbait egiteak zentzu osoa izan zezakeen, baina zinema palestindarraren testigantza emango zukeen filmaren bat, gutxienez, espero genuen aurtengo edizioan. Bai zera! Arrastorik ere ez!

Badakigu zinema palestinarra aurkitzea zailago dela, baina jakin badakigu zinema palestinarra egon badagoela, nahiz eta Israelen aldetik pairatzen duen etengabeko boikota emankorra den oso. Zinegile palestinarrak badaude, nahiz eta beren lanerako bitartekorik ez duten, besteak beste, Israelen okupazioaren ondorioz. Ez dute zinema eskolarik, ez dituzte estudioak, produktoreak eta banatzaileak aurkitzea oso zaila da eta, zailagoa oraindik, Israelen baimena eskuratzea.

Gutziontzat ezaguna da Donostiako Zinemaldiak ez duela Israelen aurkako boikota babesten, baina ez du sekula salatu kultura eta, bereziki, zinema palestinarrarekiko Israelek garatzen duen boikota. Zinemaldian eman diren edizioetan egon den zinema palestinarraren hutsuneak zinema honen aurkako boikotaren partaide bihurtzen du Donostiako Zinemaldia.

Azken 50 egun hauetan ikusi ahal izan ditugun gizateriaren aurkako krimenen arduraduna da Israel, baina berdin dela dirudi. Hala eta guztiz ere, zinema israeldarra ongi etorria da zinemaldian zeren eta, aditu ineteresatu batzuen arabera, “kulturak ez omen du zer ikusirik politikarekin” eta zinemaren eginkizuna, sentsibilitate ezberdinen artean “zubigintza lantzea da”. Kultura eta, bereziki, zinemaren eta politikaren arteko lotura zuzena delako esparru horretan dirutza handia inbertizten duen Israelen alde 60 urtetik gora daramatzagu “zubiak eraikitzen”, jakin badakigunean Israelek, une berean, palestinarren kultura eta historia suntsitzeko ahaleginetan ari dela, palestinar kultura eta zinemaren sorrerarako eta, bereziki, zabalkunderako, oztopoak jarriz.

Zuetako askok galdetuko du, zergatik Israelen aurkako boikotari soilik ekin, munduan giza eskubideak bortxatzen dituzten estatuak asko direnean? Gure ustez Israelen kasua berezia delako. Izan ere, beste inori ez bezala, nazioarteko komunitateak Israeli NBEren instalazioak bonbardatzen uzten dio eta baita debekaturiko armak erabiltzea ere. Israelek, ehundaka tonelada bonba jaurti ditu zibilen aurka, NBEren ebazpen guztiak ez betetzeaz gain. Palestinaren okupazioari inadarrez eusten dio, haurrak espetxeratzen ditu, hilketa selektiboak bideratzen ditu... nazioartearen konplizitate osoz. Askoz ere gauza gutxiagorengatik Europar Batasunak zigor gogorrak ezarri zizkion Iraki bere garaian eta oraintxe bertan Errusiari. Baina Israel ez da sekula zigortu, bakartu edota nazioarteko instituzioetatik kanporatu. Europar Batasunak Israel estatu “demokratikotzat” jotzen du, apartheida bideratzen duen estatua izan arren, eta gizateriaren aurkako krimenen arduraduna izanik. Ondorioz, Israelekiko lehentasunezko harreman normalizatuak garatzen ditu Europar Batasunak (komertzialak, kulturalak, akademikoak, zientifikoak, kirol mailakoak).

Hainbat Gobernuk Israelen zigorgabetasunarekiko duten jarrera ikusirik, nazioarte mailan BDS (boikota, desinbertsioa eta santzioak) kanpaina martxan jarri zen, bide horretatik Israel nazioarteko legeria betetzera derrigortzeko, legez kanpoko okupazioari eta apartheidari amaiera emanez eta, bide batez, errefuxiatu guztien iztulera bideratuz, giza eskubide guztiak errespetatzeaz gain.

Honengatik guztiarengatik, zinema israeldarra ez da ongi etorria Donostiako Zinemaldira.

Israelgo zinemak kontatzen duenarekin nola gozatu, begien aurrean hildako 2.000 lagunen -hauetako 500 haur eta gazteak- eta 10.000 zaurituen irudiak bizi-bizi ditugunean, hauetako asko betiko elbarrituak geratuko direla dakigunean? Gazaren blokeo ilegal eta kriminalaren aurrean begiak nola itxi, egoera horrek Gaza heriotz motelera kondenatzen duela jakinik?

Honengatik guztiarengatik, zera eskatzen dugu:

1.- Donostiako Zinemalditik israelgo filmak ken ditzatela, eskaintza honek palestinarrentzako irtenbide justua indartu baino, Israelgo Gobernuak bideratzen duen aparheid estatuarekiko konplizitate eta normaltasun keinutzat jotzen dugulako.

2.- Palestinarren aurka Israelek apratheid politika mantentzen duen bitartean, Donostiako Zinemaldiak nazioarteko BDS kanpainarekin bat egitea, zinemaldi honetan Israeli parte hartzeko aukera galeraziz.

 

A la atención de las instituciones integrantes de la Sociedad FESTIVAL INTERNACIONAL DE CINE DE DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN :

Ayuntamiento de Donostia, señor Juan Karlos Izagirre.

Diputación Foral de Gipuzkoa, señor Martin Garitano.

Gobierno Vasco, señora Cristina Uriarte.

Ministerio de Educación, Cultura y Deportes, señor José Ignacio Wert.

La ONU proclamó 2014 Año Internacional de Solidaridad con el Pueblo Palestino e Israel lo ha celebrado con una brutal masacre, arrasando Gaza, matando a más de 2500 palestinos -muchos de ellos mujeres y niñ@s- e hiriendo a más de 10.000 habitantes de la ciudad-, además de demoler 40.000 viviendas así como los nuevos asentamientos, y practicar, además, detenciones arbitrarias y asesinatos en Cisjordania. Nada nuevo, aunque esta vez ha ido más lejos que nunca en su barbarie.

Nada nuevo, tampoco, en el Zinemaldia de Donostia. No esperábamos que la llamada de la ONU se tradujera en una retrospectiva sobre el cine palestino, aunque hubiera sido bastante lógico, pero sí confiábamos en encontrar alguna presencia testimonial del mismo en esta edición. Pero nada de nada.

Entendemos que es más difícil de encontrar, pero existe el cine palestino, a pesar del boicot permanente y bastante efectivo de Israel. Hay cineastas palestinos, pero carecen de medios, debido a la ocupación israelí. No hay escuelas de cine, no hay estudios, es muy difícil encontrar productores y distribuidores y, más difícil aún, conseguir permiso de Israel.

Todos y todas sabemos que el Zinemaldia de Donostia no apoya el boicot a Israel, pero nunca ha denunciado ni se opone al boicot que Israel ejerce sobre la cultura palestina y en concreto sobre el cine palestino. Su ausencia en la gran mayoría de ediciones del festival supone en la práctica la realización de un boicot no declarado al cine palestino.

Israel es el responsable de los crímenes contra la humanidad que hemos podido ver en directo estos 50 días, pero no pasa nada. A pesar de todo ello, el cine israelí continua siendo bien recibido en este festival, porque, según algunos interesados, "la cultura no tiene nada que ver con la política" y su papel es el de "tender puentes" entre las diferentes sensibilidades. Llevamos más de 60 años "tendiendo puentes " a quien si tiene muy clara la relación entre cultura y política , y por eso dedica un abultado presupuesto a la promoción de la cultura israelí ,y especialmente del cine israelí, al tiempo que promueve la destrucción sistemática de la cultura e historia palestina, impidiendo, con todo tipo de obstáculos, su desarrollo y, especialmente, su difusión.

¿Se preguntarán porque nos centramos en Israel cuando existen tantos países que violan los derechos humanos? Simplemente porque el caso de Israel es diferente: a ningún otro país del mundo se le permitiría bombardear instalaciones de la ONU, usar armas prohibidas, lanzar toneladas de bombas sobre la población civil, incumplir todas las resoluciones de la ONU, mantener la ocupación, encarcelar a niñ@s... Por mucho menos, Europa sancionó a Irak y ahora a Rusia. Pero Israel nunca ha sido sancionado, ni aislado o expulsado de organismos internacionales. Europa considera a Israel un estado "democrático" -a pesar de ser un estado colonial que practica el apartheid y ser responsable de crímenes contra la humanidad-, y mantiene por tanto sus relaciones preferentes en todos los campos ( comerciales , culturales , académicas, científicas, deportivas) .

Como respuesta ante la impunidad absoluta de Israel por la complicidad de los Gobiernos nació la campaña internacional BDS ( Boicot, desinversiones y Sanciones ) con el objetivo de obligar a Israel a acatar la legalidad internacional ,-poniendo fin a la ocupación y el apartheid, y permitiendo el regreso de los refugiados- .y a respetar los derechos humanos.

Por todo ello, el cine israelí no es bienvenido a este Zinemaldia de Donostia.

¿Cómo se puede disfrutar con lo que nos cuenta el cine israelí cuando aún permanecen ante nuestros ojos las imágenes de las más de 2000 personas asesinadas , -más de 500 menores entre ellas-, y de 10.000 heridas, muchas de ellas invalidas? ¿Cómo no reaccionar ante el bloqueo ilegal y criminal de Gaza que mantiene Israel que les condena a una muerte lenta ?

Solicitamos por ello que:

1.- Se retiren del Festival de Cine  las películas Israelíes ya que su proyección, lejos de promover una solución justa para los y las palestinas, pretende ser un gesto normalizador y cómplice con el Estado de apartheid que Israel mantiene en Palestina

2.- Mientras perdure la política de apartheid a la que Israel somete a la población palestina, el Zinemaldia se adhiera a la campaña BDS (boicot, desinversiones y sanciones) a través de medidas que garanticen la NO participación de Israel en este Festival.

 

PALESTINAREKIKO ELKARTASUN TALDEA

Donostia, setiembre de 2014