Irailaren 13an manifestazio berri bat egingo dute Irunen Palestinarekiko elkartasunez Israeli Boikot egiteko eskatuz

Beste behin Palestinar herriari elkartasuna adierazteko modurik egokiena Israeli boikota egitea dela azpimarratu dute 30 eragilek baina gehiago gaur goizean Irunen buruturiko agerraldian. Palestinar okupazioarekin amaitzeko, palestinar errefuxiatuek itzultzeko duten eskubidea onartzeko zein azken
batean, palestinar herriaren askatasuna lortzeko tresna eraginkorrena boikot dinamika da. Boikot aldarri honen pean datorren irailaren 13an eguerdiko 12:00etan Iruneko kaleak zeharkatu dituen manifestazioa iragarri dute.

Zentzu berean Palestinarekin elkartasuna etenik gabe adierazi eta euskal gizartea Israeli boikot kanpainarekin konpromisoak hartzera dei egin dute, Euskal Herria sionismorik gabeko herria izatea lortu dezagun.

Komunikatua osorik irakur dezakezu hemen (beherako gazteleraz, abajo en castellano):

Amorruz eta ezintasunez bizi izan ditugu azkenengo asteetan Israelek Gazaren aurka burutu dituen erasoak, genozidio odoltsu baten azkenengo pasartea bilakatuz. Txunditurik uzten gaitu Israelek Palestinar herriaren aurka zigorgabetasun osoz dihardutea, EEBBen eta Europaren onespen inperialistaren babespean. Honi bizkarra emanez, azkenengo urteetan ehundaka irundar izan gara palestinar herriari elkartasuna adierazi diogunak eta sionismoari hortzak erakutsi dizkiogunak. Zorionak deneri!

Era berean, sarraski honen aurrean komunikabide ezberdinek darabilten informazioak harridura handiz jasotzen dugu. Ejertzito baten bonbardaketak eta palestinarren zatitik jaurtitzen diren suziriak maila berean jartzea ez da zilegia. 66 urtetako okupazioaren ondoren, milioka palestinar kanporatuak izan direnean, Palestinak bere lurralde historikoaren %12ra mugatua izan denean, ez da zilegia distantziakidetasun terminoetan aritzea. Ez da posible.

Palestinar herriari elkartasuna adierazteko modurik egokiena Israeli boikota egitea da. Palestinar okupazioarekin amaitzeko, palestinar errefuxiatuek itzultzeko duten eskubidea onartzeko zein azken batean, palestinar herriaren askatasuna lortzeko tresna eraginkorrena da boikot dinamika.

Euskal Herrian alderdi politiko, instituzio, enpresa eta Eusko Jaurlaritza bera estatu sionistarekin kolaboratzen dutenen artean ditugu.

- Palestinarekin elkartasuna etenik gabe adieraztera deitzen ditugu herritarrak.

- Euskal gizartea Israelí boikot kanpainarekin konpromisoak hartzera deitzen dugu.

Euskal Herria sionismotik askatuko den herria izatea lortu behar dugu! Guztien konpromisoarekin, eguneroko lanarekin. Palestina askea izan dezagun. Haien garaipena gurea izango delako!

 

En las últimas semanas, hemos vivido con impotencia y rabia la masacre que el Estado de Israel ha cometido contra Gaza, el último capítulo de un continuo genocidio sangriento. Asistimos atónit@s a la impunidad con la que Israel actúa contra la población palestina, con el beneplácito imperialista de EEUU y Europa.Dando la espalda a esto, en Irun en los últimos años, son cientos las personas que han dado su solidaridad al pueblo palestino y su vez enseñado los dientes al sionismo. Felicidades a tod@s!

De la misma manera, asistimos con estupor ante la información que diversos medios de comunicación emiten en torno a esta masacre. Desde la equidistancia queriendo poner a la par los bombardeos de un ejército con los cohetes que se lanzan del lado palestino. No es de recibo que después de 66 años de ocupación con expulsión de su tierra de millones de ciudadanos palestinos incluida, después de que Palestina haya sido reducida al 12% de su territorio histórico, hablemos en términos equidistantes. No es posible.

Pero, la mejor manera para dar apoyo al pueblo palestino, es hacer Boicot a Israel. En efecto, esta es una herramienta imprescindible para poner fin a la ocupación Palestina, reconocer el derecho de vuelta a casa de los refugiados palestinos y para conseguir la liberación de palestina.

Aun así, todavía, existen en Euskal Herria partidos políticos, instituciones ,empresas y el mismo gobiernovasco que colaboran con el Estado Sionista.

- Llamamos a que se exprese ininterrumpidamente la solidaridad con Palestina

- Animamos a la sociedad vasca a que tome compromisos con la campaña de Boikot a Israel.

Tenemos que conseguir que Euskal Herria sea un pueblo libre de sionismo! Con el compromiso de tod@s, con el trabajo de cada día. Para que tengamos una Palestina libre. Porque, su victoria también será la nuestra!

 

Irun Palestinarekin

Palestina Askatu!

Israeli Boikot!