Bi euskal internazionalista kanporatuak izan dira Sahara Mendebaldetik
Abuztu eta irailean zehar Askapenakon hiru brigadekin egin bezala, bi euskal internazionalista kanporatu ditu oraingoan Marokoko Gobernuak Sahara Mendebaldetik.
Etengabeko kanporaketak argi erakusten du testigu inkomodoak garela Marokoko Gobernuarentzat, Saharan ezartzen duten blokeoaren aurka egiten dugun ekintzaileak garelako, Sahar Herriak bizi duen errepresio, zapalketa eta bidegabekeriaren ahotsa. Eta ez du halakorik nahi! Horregatik, beste behin, Saharar lurretan ziren euskal herritarrengan emandako kanporaketa salatu nahi dugu. Ez ditugu onartzen, eta ez ditugu onartuko, Marokoko gobernuaren aginduz burututako atxiloketa ilegal eta kanporaketa hauek! Eta ez dugu onartzen, ezta besoak gurutzaturik geldituko ere, Sahar herriak bizi duen okupazio eta jazarpenen aurrean.
Blokeoaren gainetik internazionalismoa!
Sahara hurra !