Maren Mantovani Stop the Wall-eko arduradun internazionala Euskal Herrian

Atzo iluntzeko 19:30etan Jamal Juma Stop the Wall erakundeko zuzendaria zen Martxoak 3 memoria gunean hitz egitekoa. Bere ordez ordea, Maren Mantovani izan genuen Jamal Jumari Palestinatik ateratzen ez ziotelako utzi azken momentuan. Maren Mantovani Stop the Wall-eko arduradun internazionala da.

55 lagun elkartu ziren hitzaldia entzuteko. Maren Mantovanik Palestinako harresia izan zuen mintzagai baita uda honetan Gazak jasan behar izan duen laugarren bonbardaketa ere. Azken bonbardaketa hiru kolonoen hilketaren aurkako erantzuna ez dela izan aipatzen zuen, baizik eta Israelgo estatu sionistak duen proiektu politikoaren beste pausu bat besterik ez.

2005etik Gaza laboratorio gisa erabili du Israelek. Bertan, Palestinarrak bizi dira, ez dago koloniarik eta nahi dutena egiten dute. Bonbardaketa hauetan, Israelek bere armak probatu ditu eta orain, Gazaren berreraiketan Israeleko materiala erabiltzeko baldintza jarri du.

Gaza bonbardatzen ari ziren bitartean, Beduinoen komunitatea suntsitzen ari zen Israelgo estatu sionista. Israelek multinazionalen laguntzarik gabe ezingo luke ezer egin. Jordaneko bailara kolonizatu nahian ari dira eta horretarako, 4 billoi dolar erabiliko dituzte bailaran agronegozio bat ezartzeko. Tartean Mondanto enpresa dago.

Palestinar herritarren borroka azpimarratu du. Hauek egindako protesta baketsuak direla eta, aurrerapenak egiten ari dela. Bestalde, gure aldetik, gure gobernuak, enpresak konbentzitu behar omen ditugu Israelen inbertitu ez dezaten.