Kolpistak Euskal Herritik kanpora! Gora Venezuelako Iraultza Bolivartarra!

*Argazkian pasa den martxo eta apirilean burututako estatu golpe saiakeren aurrean Euskal Herrian eginiko elkarretaratze bat

Askapenatik mezu honen bitartez ostegunean Luis Ugaldek, chavismoaren aurkari 2002ko Estatu Golpea gauzatu zutenei bere bedeinkapena eman zienak emango duen hitzaldiari gure mespretxua adierazi nahi diogu. Ildo berean bereziki salatu nahi dugu, Sabino Arana Fundazioaren konplizitatea eta baita ordezkatzen duen alderdi politikoaren ardura ere.

Datorren osteguna, urriak  16 arratsaldeko 19:00etan Sabino Arana fundazioak hitzaldi bat antolatu du, "La situación politica actual en Venezuela" izenburupean eta Luis Ugaldek emana. Berau, euskal jatorriko apaiz jesuita da eta Andres Bello Unibertsitate katolikoaren zuzendari ohia (Ucab, Deustuko Unibertsitatearekin senidetua).

PNVtik gertuko fundazio honek, euren web gunearen bitartez Luis Ugalderen gaineko xehetasun zenbait eskaintzen ditu; bere ohorezko ibilbide profesionala goraipatuz, baina Venezuelaren inguruan hitz egitera datorrenaren gaineko berebiziko zenbait informazio ilun ezkutatuz.

Izan ere Luis Ugalde bera izan zen 2002ko martxoan bitartekari lanetan aritu eta publikoki bedeinkatu zuena enpresari, komunikabideen buruzagi, nahiz politiko eta militarren arteko ituna. Hain zuzen,  Venezuelan 2002ko apirileko Estatu Kolpea eman zutenak hilabete beranduago. Beraz egunotako bisitaria ez da chavismoaren aurkari soil bat, kolpista bat baizik. Demokratikoki herriak aukeraturiko gobernuaren aurka altxa zenetariko bat.

Honegatik guztiagatik, Askapenatik gure mespretxurik handiena adierazi nahi genioke, ez baita ongi etorria Euskal Herrira gisa honetako kolpistarik. Modu berean, Sabino Arana Fundazioaren konplizitatea salatu nahi genuke, eta baita ordezkatzen duen alderdi politikoaren ardura ere.

 

Este jueves 16 octubre a las 19hs la Fundación Sabino Arana organiza una conferencia sobre "La situación politica actual en Venezuela" a cargo de Luis Ugalde, sacerdote jesuita de origen vasco y ex rector de la Universidad Católica Andrés Bello (Ucab, hermanada con la Universidad de Deusto).

En su página web, la fundación vinculada al PNV promociona esta charla haciendo un recorrido elogioso por la carrera profesional de Luis Ugalde omitiendo sin embargo unos datos claves para entender realmente a qué oscuro personaje está invitando a reflexionar sobre la situacion venezolana.

En efecto el sacerdote Luis Ugalde fue quien en marzo del 2002 medió y bendijo públicamente el pacto entre empresarios, dueños de medios de comunicación, políticos y militares que perpetrarían un mes despues el golpe de Estado de abril del 2002.  Por lo tanto no estamos hablando simplemente de un acerrimo antichavista sino de un golpista en toda regla que no ha dudado en apoyar el derrocamiento de un gobierno democráticamente elegido.

Ante ello, desde Askapena queremos mostrar nuestro mas rotundo rechazo a su presencia en Euskal Herria y a la vez denunciar la complicidad de la Fundacion Sabino Arana y del partido al que responde con un personaje de semejantes características.

Kolpistak Euskal Herritik kanpora!
Gora Venezuelako iraultza Bolivartarra!