Euskal herriko militante internazionalistak Ukraniatik blokeo mediatikoa gainditzen
Lur Gil eta Ibai TrebiƱo, euskal herriko militante internazionalistak Ukranian aurkitzen dira, bertatik bertara errealitatea ezagutu eta blokeo mediatikoa gainditzeko. Hau dela eta, bideoan ikus bezala RT saioan elkarrizketa egin zieten eta beraien lanaren zergatiak azaldu zituzten.
Iraila aldera, Banda Bassoti talde italiarrak antolatutako elkartasun brigadan parte hartu zuten eta Euskal Herira itzultzean, gainontzeko brigadistekin batera hainbat hitzaldi eta elkarrizketatan parte hartu izan dute bertan ikusi, ikasi eta bizitakoa azaltzeko. Hemen duzue entzungai oraindik ere Moskun zirela Info7 irratiko kalegorrian saioan eginiko elkarrizketa edo beranduago Hala Bedi irratiko Adesalambrar saioan eginikoa
Orain, ezarritako bloke mediatikoa gainditu asmoz, aste batzuetarako berriz itzuli dira eta bertan jazotakoa bildu eta Argia zein Berrian artikulu ezberdinetan batzen ari dira. Lerroon azpian orain arteko artikulu ezberdinen rekopilazioa aurkituko duzu.
Argia:
Novosvitlivka: gerraren aztarna gordinak
Luhansk matxinatuaren erretratu bat
Gudaren eguneroko bizitza Prizrak brigadarekin
ARGIA Donbassetik: Hiru gerra-preso ukrainarren entrega
Berria:
Luhansk, bonba hotsei zelatan
Su-etenaren arrastorik gabe
Twitterren jarraipena egiteko: @gil_lur