Abenduaren 10ean TTIParen inguruko hitzaldia izango da Gasteizen
Datorren abenduaren 10ean, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan Aldabe gizartetxean, Frackin Ez plataforma eta Askapenako kideek TTIP akordioa landu eta neurri zehatzak azaltzeaz bat kapitalismoaren ofentsiban kokatzeko gakoak emango dituzte.
TTIP Europar Batasuna eta Estatu Batuen arteko ituna da, 2013tik hona elite politiko-ekonomikoek ezkutuan negoziatzen ari direna. Asmoa da batetik, esportazio eta inportaziorako bien arteko muga arantzelak desegitea eta bestetik, araudietan, finantza arloan, zerbitzuetan etab. bategite bat ematea, beti ere, transnazionalen mesedetan, araudirik eta molderik atzerakoienak ezarriz. Itunak ondorio agerikoak ekarriko lituzke besteak beste, lan arloan nahiz sindikalean, sozialean, ingurugiro eta elikagaien segurtasunean, finantza sektorean, jabego intelektualean eta arlo juridikoan.
IKUS: Piztu.info-ko kideek Donostian eginiko hitzaldiaren bideoa
Desde el 2013 la UE está volcada en una negociación con EEUU para la redacción de un tratado de libre comercio e inversiones (TTIP). Mediante dicho tratado las elites políticas y económicas se pretende no solamente eliminar aranceles aduaneros si no homogeneizar a la baja las regulaciones, reglamentos, normativas y proyectos en cuanto al mercado de bienes, servicios e inversiones entre las dos potencias. Lo cual implicaría impactos notorios en el ámbito laboral y sindical, en lo social, Finanzas, medioambiental y seguridad alimentaria, propiedad intelectual en lo jurídico...
INFO+: "TTIP, zer da eta zergatik egin behar diogu aurre?"