Fracking ez eta Askapenak elkarlanean TTIParen inguruko hitzaldia eskaini genuen pasa den astean Gasteizen

Pasadan abenduaren 10ean Gasteizko Aldabe gizartetxean, Fracking ez-ek eta Askapenak elkarlanean antolatuta TTIParen inguruko hitzaldia izan zen. 50 lagun inguru bildu ginen, TTIP-a zer den eta zergatik aurka egin lemapean antolaturiko hitzaldian.

Batetik Fracking ez-ek alderdi energetikoari heldu zion, bestetik, Askapenak ikuspegi antiinperialista batetik enfokatu zuen hitzaldia.

Bertaratukoak, TTIP-aren garrantziaz jabetu eta aurka egiteko herri mugimenduari eta beste eragile politiko eta sindikalei antolatzea besterik ez zaigula gelditzen ondorioztatu zuten. Denok batera indarrez eta konbentzimenduz borrokatu beharreko gai bat izanik, aurrerantzean egin beharrekoari heldu eta batera borrokatzeko garaia zela azpimarratu zuten.