Sakine, Fidan eta Leylaren erailketaren bigarren urteurrena oroitzeko elkarretaratzea Bilbon

Urtarrilaren 9an Herri Kurduarekin Elkartasuna Ekimenak antolatuta elkarretaratzea burutuko da arratsaldeko 19:30etan Biribila plazan Sakine, Fidan eta Leylaren erailketaren bigarren urteurrena oroitzeko. 

Urtarrilaren 9an bi urte betetzen dira Sakine Cansız (Sara), Fidan Doğan (Rojbin) eta Leyla Şaylemez (Ronahî) borrokalari kurduak Parisen erail zituztela. Bi urte eta gero, ez da jakitera eman nor izan zen erailketa honen erantzulea, Turkiako gobernuko inteligentzia-zerbitzuen inplikazioa erakusten duten frogak egon arren. Eta bitartean, interés ekonomikoak eta politikoak bultzatuta, Frantziako gobernuak isilik dirau kontu honen inguruan.

Horregatik, erailketa hauek eta Frantziako gobernuaren isiltasun konplizea salatzeko, Parisen egingo diren mobilizazioekin bat eginez, Herri Kurduarekin Elkartasuna Ekimenak elkarretaratzerako deialdia luzatu du urtarrilaren 9an Bilbon.