EHL elkartasun sareko kideak ere dispertsioaren aurkako argi izpiarekin bat egin dute Bilbon

Aragoi, Italia, Andaluzia, Bretainia, Madrid, Paris eta Herrialde Katalanetatik  EHL sareko 90 bat kide etorri dira Bilbora babesa adierazi eta, beste behin, milaka herritarrekin batera kaleetan Euskal Preso Politikoen etxeratzea eskatzeko. Ahaztu gabe, etorri ezin izan duten gainontzeko elkartasun komite guztiak.

Aurreko urrian "Euskal Herriak bidelagun gaitu" kanpaina aurkeztu zuten Leitzan, eta ordutik, Euskal Herriko errepresioaren aurpegi ezberdinak lantzen egon dira, nola epaiketa politikoak, dispertsioa, edota preso gaixoen egoera. Iniziatiba honen baitan, besteak beste, pasa den azaroaren 28an, hileko azken ostiraletan Euskal Herriko hiri eta herri gehieetan bezala, Euskal Preso Politikoen dispertsioaren amaiera exijitzeko kontzentrazioak egin zituzten munduko hainbat hiritan.

Bisita honekin, Euskal Herriarekin batera borrokan jarraituko dutela helarazi eta hemendik aurrera modu berean lanean jarraituko dutela berretsi dute, bai errepresioaren aurrean, bai eta Euskal Herriaren eraikuntza nazional zein sozialean burutzen diren borroka zein ekimenak babesten. Euskal Herriaren askapen borroka haiena bezala ulertzen dutela azpimarratuz, “bidelagun” izango direla argi utzi dute Euskal Herriaren Lagunak sareko kideek Bilbon.


 

90 compañeros de la red EHL de Aragón, Italia, Andalucía, Bretaina, Madrid,  París y los Paisos Catalans han venido a Bilbo a dar apoyo y una vez mas, exigir junto a miles de personas la vuelta a casa de las Presas Políticas Vascas. Sin olvidar, los comités de solidaridad que no han podido venir.

El pasado octubre presentaron la campaña "Euskal Herria no camina sola" en Leitza y desde entonces, han estado trabajando las diferentes caras de la represión en Euskal Herria, como los juicios políticos, la dispersión, como la situación de los presos enfermos. Dentro de ésta iniciativa, entre otras, el pasado 28 de noviembre, como los últimos viernes en los pueblos y ciudades de Euskal Herria, hicieron concentraciones para exigir el final de la dispersión en algunas ciudades del Mundo.

Con esta visita, quieren comunicar que seguirán luchando con Euskal Herria y de ahora en adelante seguirán del mismo modo dando solidaridad frente a la represión como en el apoyo a las luchas y actividades en la construcción nacional y social de nuestro pueblo. Remarcando que toman como suya nuestra lucha de liberación, los EHL han dejado claro en Bilbo que Euskal Herria no camina sola.

Euskal Herria no camina sola!

Gora Euskal Herria askatuta!

Euskal preso, errefuxiatu eta iheslariak kalera!