Aski da! Atxilotuak Askatu!

Beste behin ere, gaur goizean berri zahar batekin altxatu gara. Larunbateko manifestazio erraldoietik 48 ordu ere pasa ez direnean, berdez jantzitako mertzenarioak Euskal Herriko ateak jo dituzte 16 Euskal Herritar baitu eta epailearen aurrera eramateko. Hainbat lokal eta egoitza mihatzeaz gain, dirua lapurtzen ere ibili dira goizean goizetik. Urte bete "Jaque" operazioa burutu zutenetik, eta orain "Mate" operazioa burutu dute Espainiako Guardia Zibilak. Arridura sortzen digu horrelako izen militar bat izateak "epaimahaia zibil" batetik irtendako agindu batek.

Askapenatik, elkartasun osoa adierazi nahi diegu gaurkoan atxilotutako 16 Euskal Herritarrei, nola bere senide eta lagunei. Etsipenera eraman nahi gaituzten honetan, argi dugu errepresioa ez dela bidea, eta ez dutela lortuko herri honen borondatea horrelako sarekadekin zapuzten. Horregatik, hurrengo egunetan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera dei egiten diogu euskal jendarteari.

Errepresioa ez da bidea! Atxilotuak Askatu!