#HassannaLibre elkartasun uholdea herriz herri

Hassanna Aalia gazte sahararraren egoera salatu eta asilo politikoa eskatzeko herriz herri kalera atera eta indarrak batu ditu euskal jendarteak. Hernani, Tolosa, Zarautz, Gasteiz, Laudio, Iruñerria eta Agurainen elkarretaratzeak egin dituzte aste honetan, argazkietan ikus daitekeen bezala.


Datorren astean ere mobilizazio gehiago izango dira:

- Usansolon urtarrilak 30 ostirala Martilluen enparantzan

Iruñean otsailaren 3an asteartea, 19:30tan gaztelu enparantzan.

- Elizondon otsailak 4 asteazkena 20:00etan Elizondoko plazan

- Gasteizen otsailaren 5ean, ostegunean 19:00etan giza katea Andra Mari zuritik Gobernu espainiarraren subdelegaziora

* Deialdi berrien berri jakin ahala joango gara informazio berritzen. Zure herrian ekimenik antolatu baduzu jakinarazi mesedez. 

Bihar, Euskal Herriko eragile ezberdinek deituta manifestazioa izango da Bilbon, arratsaldeko 17:00tan Arriagatik abiatuta. Herri ezberdinetatik AUTOBUSAK antolatzen ari dira Biboko manifestaziorako juteko:

- Iruñerrian izen emateko idatzi irunea.askapena@gmail.com helbidera edo elkarretaratzean bertan ere aukera izango da. Autobusa 14:30etan aterako da Tres Reyesetik  

- Zarautzen izen ematea Arrano eta Eguzki tabernan. Larunbatean 15:30etan aterako da Eguzki aurretik

- Hernanitik

- Donostiatik, izen ematea Rekalde eta Kaxilda tabernetan

- Arrasate eta Oñatitik autobusa izango da Bilbora. Oñatitik 15:00etan aterako da eta 15:15etan berriz Arrasatetik. Izen ematea Irati eta Jaizabel tabernan.

- Gasteizetik, izen emateko Hala Bedi tabernan eta RASDen lagunak elkartean. Autobusa Txapelatik, Pastor kaletik aterako da larunbatean


#HassannaLibre
Gora Sahara askatuta!