Aste honetan ere agenda bete hitzaldi internazionalista

Herrialde Katalanetatik Anna Gabriel Sabate CUP eta Endavant antolakundeetako kidea Euskal Herrian izango dugu "Herri boterea eraikiz, behetik eta ezkerretik" hitzaldi biran. Berarekin batera, pasa den urtean brigadetan joandako kideak ere izango dira beraien esperientzia azaltzen.

Otsailak 26: BILBO Errondabide kultur elkartean Filtro 20. urteurreneko dokumentalaren proiekzioa eta ondoren pasa den urteko brigadistekin solasaldia

Otsailak 27:

AlTSASU Herrialde Katalanetako hitzaldi bira, 19'00etan Zubi ondo elkartean

GALDAKAO 19:00etan Ortuondoko Gaztetxean #Brigadak15 aurkezpena

Otsailak 28:

ZARAUTZ Jardunaldi Internazionalistak.

Goizean Herrialde Katalanetako hitzaldi bira, 11:00etan Putzuzulo Gaztetxean. Eta arratsaldean berriz Zarautzetik bai Abya Yala edo Estaturik gabeko nazio zapalduetara brigadetan joandako hainbat kide batuko dira beraien esperientziak azaltzeko.

LEKEITIO Herrialde Katalanetako hitzaldi bira, 18:00etan Barandiaran aretoan

Martxoak 1: ARRASATE Herrialde Katalanetako hitzaldi bira, 12:00etan Irati tabernan