Internazionalistak garelako GORA!Herria ale berezia

Espetxeratze eta ilegalizazio eskariaren aurrean, GORA! ale berezi bat atera dugu. Bertan, Askapena eta garatzen duen borroka internazionalistan sakontzeko aukera duzu, Espainiar Estatuaren jo puntuan dagoen internazionalismoa zein den, nolakoa den ulertzeko. Walterrek, espetxea utzi zuenean eskaini zizkigun lehen hitzekin ekingo dugu irakurketa eta Naroa Iturrirekin brigadista bide batean murgilduko. Azkenik, memoriaren txokoan, elkartasuna beti izan dela kriminalizatua ikusi ahal izango dugu.