Euskal Herriak OTANi ez, TTIPari ez!

29 urte igarotzera doaz 1986ko martxoaren 12 hartatik. Orduan, Hego Euskal Herriak, gure herriaren historia antiinperialistako erabaki esanguratsuenetakoa hartu zuen: 931.367 gizon-emakumek, hau da, emandako botoen %62-k, ezezko borobila eman zioten OTANi. 29 urte beteko dira eta Euskal Herriak, bere erabaki irmoa gorabehera, egitura politiko-militar horretan indarrez sartuta jarraitzen du, berori giltzarri izanik estatubatuar eta europar estrategia inperialista garatzeko.

Testuinguru honetan, Zarautzen, Gasteizen eta Laudion OTAN-TTIP EZ aldarripean ekimen ezberdinak antolatu dituzte.
Zarautzen, martxoak 11, hitzaldia izango da arratsaldeko 19'00etan Putzuzulo Gaztetxean Lur Gil Donbassen izandako kidearekin "Zergatik gerra Ukranian? Inperialismoaren ofentsiba berria Europan" izenburupean.

Gazteizen berriz, aste guztirako ekimenak antolatu dituzte. Gaur : "OTAN, el brazo armado del imperialismo" dokumentala ikusgai izango da Errekaleorren

Bihar Aldabe Gizarte etxean arratsaldeko 19'00etan Iñaki Gil de San Viceneterekin "OTANen esku hartzea Donbassen" hitzaldia izango da (erderaz) eta bihar berriz, Andra Mari Zurian elkarretaratzea burutuko da eta jarraian jaialdia Gaztetxean.

Laudion martxoaren 12an elkarretaratzea burutuko dute Lamuza plazan arratsaldeko 19:30etan

Gasteizko herri unibertsitatean, martxoaren 16ean TTIPaz jardungo dugu eta EU2015 estrategiaz

Agurainen martxoaren 18an hitzaldia izango dugu, Donbasseko egoera eta OTANen inplikazioa Ukraniako gerran aztertuko ditugu. 

Ibarran martxoaren 20ean TTIP eta OTAN inperialismoaren tresna biak izango ditugu mintzagai Gaztetxean burutuko dugun hitzaldian. gaztetxean.

Hemen Askapenaren komunikatua martxoaren 12aren inguruan (beherago gazteleraz/abajo en castellano)

Bloke sozialista eraitsi zenetik, OTANek, bizi-bizirik irauteaz gain, kide gehiago bildu ditu bere jardun bidegabea sendotzeko. Gainera, bere eraginpeko eremua zabaldu egin du; nonahi eskua sartzeko bere ustezko eskubidea erabiltzen duen bitartean, isilpean nahiz agerian. Ekialdeko Europan 90. hamarkadan ezartzekoa zen kapitalismo basatia bultzatzeko, Jugoslavia zaharraren aurkako bonbardaketekin hasi zen bere jardunbidea, eta Iraken, Afganistanen eta Libian jarraitu zuen, beti ere toki bakoitzeko lehengaiak zakuratuz. Era horretara, NATO bloke kapitalista-inperialistak behar duen tresna politiko-militarra da, bere mundu mailako nagusitasuna mehatxatu edo zalantzan jar lezakeen edozer eragozteko martxan jartzen dena.

Testuinguru honetan kokatzen dira Siriako eta Ukrainako azken esku-hartze erdi-gordeak. Bertan, kaosa eta gatazka zibilak sustatuz, OTANek lurralde horiek desegonkortu eta, aldi berean, kontrolpean hartu nahi ditu, Errusia eta Txinaren aurka EEBB-ek daramaten borroka geopolitiko gordinean katebegi estartegikoak diren heinean. Ildo horretan egin zen, Galesen, joan zen iraileko OTANen goi bilera, non hazkundean dauden potentzia berriak geldiarazteko eta desaktibatzeko estrategia adostu zen. Horretarako, gastu militarra handitzea, eraso eta hedatze bizkorreko indar bat sortzea eta, hori gutxi balitz, 2015-eko amaieran maniobra erraldoiak abiaraztea erabaki zen. Goi mailako militarren ahotan “Europan 1944-tik gaur arte martxan jarritako lurreko, aireko eta itsasoko indarren mobilizazio handiena” ekarriko dute ariketa militar horiek. Begibistakoa da inperialismoaren adar armatuak giharrak berotu nahi dituela, bere erasoaldiko hurrengo urrats estrategikoak eman ahal izateko.

Hala ere, ez dute aski izan berrindartze politiko-militarrarekin. Inperialismo yankee-ak, aurrekaririk ez daukan bere hegemoniaren gainbeherak estututa, Europako potentziekin batera, bere proiektu ekonomiko-politiko neoliberala sakontzea erabaki du. Horretarako, hitzarmen berri bat abiarazi du; beti ere herriari bizkarra emanda: TTIP ituna (Merkataritza eta Inbertsioetarako Batasun Transatlantikoa, ingelesezko akronimoan). Itun honen bitartez are gehiago murriztu gura dituzte lan eskubideak, ingurugiroaren babesa eta eskubide sozialak. Gainera, herri burujabetzari geratzen zaion apurra ezabatzeko helburua ere badu, horiek guztiak transnazional handien botere eta etekin gosearendako oztopo diren neurrian. Bestalde, Europar nahiz estatubatuar herri langileengan edukiko lukeen eragin suntsitzaileaz gain, itun horrek interes politiko-ekonomiko yankee eta europarrak gotortu nahi ditu hazkundean dauden potentzia berrien aurrean, nazioarteko merkatu liskartsuei begira. Zentzu honetan, inor ez luke harritu beharko Hilary Clintonek berak TTIP-a “OTAN ekonomikoa” izendatu izana, betiko bere harrokeria eta zekenkeriaz.

Egoera honen aurrean eta OTANi emandako ezezkoaren 29. urteurrenean gaudenez, Askapenak, bere garaian herriak ebatzi zuen bezala, egitura politiko-militar horretatik irteteko premia aldarrikatu nahi du; eta aldi berean, herritarrei borrokara dei egiten die TTIP-a, OATNen osagarri politiko-ekonomikoa, gure lurraldean ezar ez dadin.

 

29 años han pasado desde aquel 12 de marzo de 1986, dia en el que, en Hego Euskal Herria, se tomó una de las decisiones de más calado en la historia antiimperialista de nuestro pueblo: 931367 mujeres y hombres, es decir el 62% de los votos emitidos, le dijeron un NO rotundo a la OTAN. 29 años han pasado y Euskal Herria sigue, a pesar de su aplastante decisión, obligada a pertenecer a una estructura político-militar que se ha convertido en la herramienta clave para el desarrollo actual de la estrategia imperialista yanqui y europea.

En efecto, desde el derrumbe del bloque socialista, la OTAN no solamente no ha desaparecido sino que ha incorporado nuevos miembros a su criminal accionar y ha ampliado las zonas donde se arroga el derecho de intervenir militarmente tanto de forma abierta como encubierta. Desde los bombardeos en la ex-Yugoslavia que aseguraron el anfianzamiento del capitalismo salvaje en los países del este europeo en los 90s, pasando por las matanzas en Irak, Afganistan y Libia y el correspondiente saqueo de recursos realizado en esta región, la OTAN viene asegurando en las ultimas décadas el blindaje político-militar que el bloque capitalista imperialista necesita para impedir cualquier cuestionamiento a su hegemonía mundial.

En este contexto se inscriben directamente las ultimas intervenciones semi-encubiertas en Siria y en Ukrania. En efecto mediante el fomento del caos y del enfrentamiento civil, la OTAN buscar desestabilizar y a la vez controlar estas regiones que conforman verdaderos eslabones estratégicos en la feroz lucha geopolítica que los EEUU han desatado contra Rusia y China. De hecho, en esta linea se inscribió la última cumbre de la OTAN realizada en Gales el pasado mes de septiembre, al ser allí acordada la estrategia de contención y futura desactivación de estas potencias emergentes. Para ello se apostó por aumentar el gasto militar, por crear una fuerza de despliegue rápida y, por si fuera poco, se acordó desarrollar unas maniobras para finales del 2015 que supondrán, según las palabras de altos mandos militares, “el mayor despliegue de fuerzas navales, aéreas y terrestres en Europa desde 1944”. Queda bien claro que el brazo armado del imperialismo está hechando músculo para poder encarar los próximos pasos estratégicos de su ofensiva regional.

Pero no contentos con este blindaje político-militar, el imperialismo yanqui, atravesado por una crisis de hegemonía sin precedentes, ha decidido junto a las potencias europeas asegurar paralelamente un marco para la profundización de su proyecto político-económico neoliberal. Para ello, EEUU, la UE y sus grandes transnacionales están negociando un Tratado Trasatlántico de Libre Comercio e Inversiones (TTIP) a espaldas de los pueblos y de las mayorías populares. Mediante este tratado se busca recortar aun mas los derechos sociales, laborales, medioambientales de nuestros pueblos y socavar lo que queda de soberanía popular, al considerarles obstáculos para la insaciable acumulación de ganancias y poder de las grandes transnacionales. Además, más allá de los impactos nefastos que supondría para los pueblos trabajadores europeos y estadounidense, este tratado pretende asegurar, ante el ascenso de las citadas potencias emergentes, un blindaje para los intereses político-económicos yanqui y europeo en los tumultuosos mercados internacionales. En este sentido, no tiene que sorprender a nadie que el TTIP fuera definido por la propia Hilary Clinton, con el cinismo y la soberbia que le caracteriza, como "la OTAN económica".

Ante esta situación y aprovechando este 29 aniversario del NO a la OTAN, queremos desde Askapena reivindicar, tal como nuestro pueblo lo ha decidido, la necesidad de salirse de esta estructura político militar imperialista a la vez que animar a los sectores populares a la movilización para impedir que su complemento político-económico, el TTIP, se implemente en nuestras tierras.


Gora Euskal Herria antinperialista!

OTANi EZ!

TTIPari EZ!