Venezuelako errepublika bolibarra mintzagai

Venezuela eta prozesu bolibarraren aurkako oldarraldi inperialista berri honen aurrean "Los pueblos con Venezuela" kanpaina gogora ekarri eta Euskadi-Cuba, Ezker Anitza-IU eta Komite Internazionalistarekin batera datorren martxoaren 31erako Leioako kanpusean, Bilbon eta Irunen hiru hitzaldi daudela gogorarazi nahi dugu

Aurreko asteetan Arrasate eta Urretxun egin bezala, hitzaldietan Venezuelako prozesua bertatik bertara bizi izan duten kideak izango ditugu. Leioako kanpusean burutu den hitzaldian Yolanda Rojas izango da gurekin eguerdiko 13:00etan Gizarte Zientzietako fakultatean 42. gelan. 

Arratsaldean berriz BilbonAna Elisa Osorio izango da hitzaldiaren arduradun arratsaldeko 19:00etan alde zaharreko Zirika! herri gunean.

Irunen berrriz, Félix Tota eta Salvador González izango dira arratsaldeko 19:30etan Kabigorri Ateneoan. 

Ildo beretik, iraultza bolibarrarekiko gure konpromisoan berretsiz, udara honetan ere Venezuela brigadak antolatu ditugula gogorarazi nahi dugu.

Herrion arteko zubiak, borroka iruten egingo dugulako aurrera!

Gora Venezuela!
Gora iraultza bolibarra!