Apirilaren 18an Euskal Herrian ere TTIParen aurkako mobilizazioak antolatu dira

Datorren apirilaren 18an, nazioartean TTIParen aurkako mobilizazioak antolatu dira, baita Euskal Herrian ere. Askapenatik, deialdi hauekin bat egin eta euskal jendarteari, TTIParen inguruan informatu eta mobilizatzeko gonbidapena luzatu nahi diogu.

Hemen labur datozen egunetako hitzaldia eta mobilizazio deialdiak:

MOBILIZAZIOAK

Apirilak 18, larunbata

BILBON manifestazioa arratsaldeko 20:00etan Eliptika Plazatik

DONOSTIAN elkarretaratzea eguerdiko 12:00etan Bulebarrean

GASTEIZEN (Gora Gasteizek antolatukoko egunean) informazio mahai izango da Correosen, TTIParen inguruan gehiago jakin nahiz izanez gero.

IRUÑEAN manifestazioa 18:00etan abiatuko da, Iruñeko autobus geltoki zaharretik.

HITZALDIAK

Apirilak 15, asteazkena

LAZKAOKO Herriko Kultur Etxean, arratsaldeko 18:30etan “Zer da TTIP hitzarmena” hitzaldia.

SARRIKO FAKULTATEAN (Bilbo) arratsaldeko 18:00etan Gradu aretoan “Geoestrategiak eta tratatu internazionalak” hitzaldia II. Kontraekonomia Jardunaldietan

Apirilak 16, osteguna, GASTEIZEN arratsaldeko 19:00etan TTIPak ekarriko dituen neurri teknikoez hitz egingo dugu.

Apirilak 17, ostirala,

DONOSTIAN Guardetxean arratsaldeko 19:00etan eragile sozialen ikuspuntutik landuko dugu TTIP akordioa (euskaraz)

ALTSASU Ioartia Kultur guneko gela txikian arratsaldeko 19:00etan hitzaldia

Apirilak 18, larunbata,

BILBON goizeko 11:00etan alderdi politikoek hitzaldia eskainiko dute Enpresa ikasketen eskolan

LEKEITION hitzaldia goizeko 12:00etan Eskolapea

Apirilak 22, asteazkena AZPEITIAN hitzaldia

 

TTIParen inguruan gehiago jakiteko hemen bitarteko ezberdinak:

[BIDEOA] TTIP, EBren eta EEBBren arteko Itun Neoliberala

[TXOSTENA] TTIP, zer da eta zergatik egin behar diogu aurka? Askapenaren txostena

[ARTIKULUA] Urtarrilaren 1eko egunsentiaren bila Askapenaren iritzi artikulua

[ARTIKULUA] Zein indar sakonek bultzatzen dute TTIPa? GORA!Herria Askapenaren aldizkarirako Iñaki Gil de San Vicentek egindako kolaborazioa