Apirilaren 25ean jasotako babes eta elkartasun guztia biltzeko ekitaldi politikoa burutuko dugu Zarautzen

Euskal Herrian zein nazioartean espetxe eta ilegalizazio eskaeraren aurrean jasotzen ari garen babes guztia batzeko apirilaren 25ean Zarautzen ekitaldi politikoa burutuko dugu eguerdiko 12:30etan Modelo Zineman. Hemendik, gonbidapena luzatu nahi diogu euskal jendarteari larunbat goizean Zarautzera hurbildu eta herrion suak bizirik jarraitu behar duela ozen adierazteko.

Euskal Herriko 60 eragile sozial, sindikal zein sozial baina gehiago dira dagoeneko “Internazionalismoa ez da delitua” babes testua sinatu dutenak eta ekitaldian batera gurekin izango direnak. Babes testuan “Euskal Herria internazionalista baten alde lan egiteko beharra eta eskubidea, eta herri burujabeen arteko elkartasunezko harremanetan eraikiko den mundu bat” aldarrikatzen dute sinatzaileek. Horien artean aurkitzen dira (Alderdiak) EH Bildu (Sindikatuak) ELA, LAB, EHNE Bizkaia- La via campesina, ESK eta Steilas (Eragile Sozialak) Komite Internazionalistak, Euskadi Cuba, Mugarik Gabe, Mundubat Euskal Herriko Bilgune Feminista, Ernai, Eleak, Sare Antifaxista, Marcha Patriotica EH, Txiapasekin, la Plataforma Vasca de Solidaridad con Chiapas, KEM-MOC Bilboko Talde, Antimilitarista, Bizkaiako Emakumen Asanblada, Ikasle Abertzaleak, Etxerat, Sare, Zirikatzen! Deustuko kolektiboa, Elkartzen, Asociación de Trabajadoras de Hogar de Bizkaia- Etxeko, Langileen Elkartea, SODePAZ, Euskal Herria 11Kolore, Ahaztuak, Euskal Herrian Euskaraz, Martxoak 3, Fracking ez, Bachue elkartea, AHT gelditu-Elkarlana, Mugitu, Antikapitalistak, SOS racismo araba, SOS racismo bizkaia, Ekologistak Martxan, Paz con Dignidad, Ongi etorri, Asociación Atawasol vasco-maghrebi, Bizilur, Lurra, 7. Alaba auzo elkartea, Joxemi Zumalabe Fundazioa, Kortxoenea gaztetxea, Urretxu-Zumarragako Gazte Asanblada, Iruñea antifaxista, Anoetako Gazte Asanblada, Ondarruko Gazte Asanblada, Aizpeitiko Gaztetxea, Arraio Irratia (Zarautz), Esan Erran Irratia (Ultzama), Pulunpe Aldizkaria (Ultzama), Hala Bedi Irratia (Araba), Eguzki, Sanduzelaiko Unibertsitate Herrikoia, Comunidades Cristianas Populares de Euskal Herria
Colectivo Herria 2000 Eliza eta Euskal Herriko Komunistak EHK.

Nazioartean berriz, Euskal Herriaren Lagunak sareko kideek abian jarritako manifestua internazionalista eragile eta norbanako ezberdinen ehun atxikimendu baina gehiago jaso ditu. Ikus bideoa dugu jasotako babes zabalaren erakusle. Manifestuan euskal herritarren aurkako epaiketa politiko guztiekin, eta beraz baita, Askapena eta 5 kide internazionalisten aurkako epaiketa amaitzea exigitzeaz gain, herrion arteko elkartasun internazionalista lantzen jarraitzeko konpromisoan berresten dute sinatzaileek, bereziki Euskal Herriarekiko elkartasunean.

Oraindik ere Euskal Herriko zein nazioarteko manifesturi internazionalistari atxikimendua emateko aukera irekita jarraitzen du eta babes guzti hauek bildu eta gure borrokan berresteko datorren apirilaren 25ean Zarautzen Askapenako kideok ekitaldi politikoa burutuko dugu.

Otsailean izan genuen eskaera fiskalaren berri. Bertan Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Dabid Soto, Unai Vázquez eta Gabi Basañez auziperatuen kontrako seina urteko espetxe zigorra eta Askapena, Askapeña, Herriak Aske y Elkar Truke elkarteen ilegalizazio eta disoluzioa eskatzen zen.

Ia 30 urteko ibilbide honetan herrion arteko xamurtasun sua elikatu eta elkartasun zubiak eraikitzen jardun dugu; brigaden bitartez, eskuhartze inperialistak salatuz edo beste herriekiko elkartasun ekimen eta kanpainak garatuz. Argi utzi genuen Donostiako Doka antzokian 28 urteetako militanteen babespean eginiko agerraldian, estatu espainiarrak ilegalizatu nahi duena internazionalismo iraultzailea, abertzalea eta herri mugimenduko kidea dela. Askapenako kideok argi adierazi dugu ez dugula inolaz ere epaiketa hau onartzen. Ez dugu gure borroka internazionalista kriminalizatu, espetxeratu eta ilegalizatzea onartzen. Ez dugu herrion borrokaren sugarra itzaltzen utziko. Euskal Herria internazionalista gaur inoiz baina beharrezkoago izaten jarraitzen du eta beraz, erasoak eraso lanean jarraituko dugu.