Euskal Herria internazionalista baten bidean elkarlanak bilatzeko harreman birari LABekin eman diogu hasiera

Pasa den apirilaren 25ean Zarautzen, nazioartekoarekin batera, Euskal Herriko 80 eragile politiko, sozial eta sindikalen elkartasuna jaso genuen. Babes hau guztia, Askapenari eta auziperatuei eskainitakoa baino askoz gehiago dela uste dugu,  Euskal Herria internazionalista baten alde lan egiteko aldarria eta herri burujabeen arteko elkartasunezko harremanetan eraikiko den mundu baten aldeko konpromisoa.

Zentzu honetan, euskal herriko praktika internazionalista espetxeratu, debekatu, ilegalizatu nahi duten honetan, herrigintza gehiagorekin, internazionalismo gehiagorekin erantzuteko asmoa argi dugu Askapenan eta horregatik Euskal Herria internazionalista baten alde egiten duten eragileekin bilera ronda berri bat abiatuko dugu elkarlanak bilatzeko.

Estatu inperialisten aurrean, herri bezala erantzungo dugu eta, gaur, bihar eta beti,  internazionalismoak herrion arteko xamurtasuna izaten jarraitu dezan.

Gora Euskal Herria internazionalista!
Gora Askapena!