Mar del Platako alkateak Askapenaren brigada hartu du udaletxean

Brigadistak alkatearekinMar del Plata, 700 mila biztanle inguru dituen hiri turistiko eta arrantzalea da. Buenos Aires probintzian kokatuta, euskal jatorriko komunitate handia du bere gizartean.

Atahualpa eta Martin Fierroko lagunen lanari esker Argentinako Askapenaren brigadakideok Daniel Katz Mar de Platako intendentearekin bilera bat burutzeko aukera izan genuen.

Katzek gaur egun Euskal Herrian bultzatzen ari garen prozesuaren gainean jakinmin handia erakutsi zigun. Hau dela eta bi negoziazio mahaien osaketa eta agente politiko ezberdinen jarreren gainean galdera ezberdinak egin zizkigun.


Katzek azaldu zigunez, prozesuaren muina oinarrizko aldarrikapen moduan ikusten du, hau da Euskal Herriari herri bezala dagozkion eskubideen aitorpena. Horrexegatik prozesuaren helburuarekin bat dator eta oso begi onez ikusten du elkarrizketa eta negoziazio politikoa oinarri duen metodologia.

Mar de Platan dagoen euskal diasporaren presentzia nabarmena kontutan hartuta Katzek bere elkartasun osoa adierazi zigun. Zorterik onena opa zion Euskal Herriari prozesu honetan eta era berean, etorkizun hurbilean euskal gizarteak gatazka egoera gainditu eta marko berri bat izatea non, bakean, gure eskubideak aitortuak izanen diren.

Elkartasun honen erakusgarri Brigadakideok Ikurriña eta EH presoak eta iheslariak Etxera banderola oparitu genion. Interes berezia adierazi zuen preso eta iheslarien ikurra honen gainean eta bere esanahia azalduta oso aldeko jarrera azaldu zuen, "hain oinarrizkoa den aldarrikapen baten aurrean ezinezkoa delako ezetz esatea" argudiatuz.

Gauzak horrela Intendenteak bi konpromiso hartu zituen. Alde batetik ikurriña eta presoen ikurra (itzulpenaz lagunduta) udaletxean paratzea eta bestetik etorkizunari begira bere prestutasuna adierazi zigun prozesuan lagundu ahal izateko.

"Udaletxeko ateak irekita izango dituzue prozesua bultzatu eta finkatzen laguntzeko" esanez bukatutzat eman genuen oso era adeitsuan abuztu hasieran burutu genuen bilera.