Durao Barroso Donostiatik kanpora

Gaur, ekainak 18, osteguna, Durao Barrosoren aurkako protesta deitu dute Donostian San Telmo Museoaren kanpoan 19:00etan. Hitzaldia ematera doa Europako Batzordeko presidente izandakoa. Askapenatik, elkarretaratzearekin bat egin eta bertaratzeko deia luzatzen dugu. 

Deialdia: Barroso Donostiatik kanpora

Testua hau sinatzen dugunok, Jose manuel Duraso Barroso gure hirira etortzea eta erreferente politikotzat hartzea tamalgarria jotzen dugu eta herritarroi irain egitea dela uste dugu. demokraziaren eta giza eskubideen etsai honek ibilbide iluna garatu du, beti ere gehiengoaren kalte eta gutxiengoaren mesedetan.

Azoreetako Gailurrean, Aznar, Blair eta Bushekin batera Irakeko bonbardeaketari hasiera eman zion Nazio Batuen Erakundearen irizpideen aurka, mugagabeko sufrimenduari hasiera emanez. Ez dugu behar gerra kriminal grisa epaituak izan behar luketenen leziorik!

Emandako zerbitzuengatik sari gisa jaso zuen Europako Batzordeko lehendakaritza. bertatik, herritarrak zapaltzen pasatu ditu azken hamar urteak Durao, iruzur finantzieroak eta eskubide sozialen aurkako neurriak inoiz ez bezala aplikatu dituzte epe honeta, austeritattearen izenean murrizketa eta pobretze neurriak era basatian bultzatu dituzte, miloika herritarren bizi baldintza duinen gainetik pasatuz.

Politika sozialak eta aberastasunaren banaketa murriztu, kapitalismoaren ametsetako Europar Batzordea izan da Duraorena. Europako Banku Zentrala eta Nazioarteko Diru Funtsarekin batera Troika famatua osaru dute herritarrak estutuz eta arnasa hartzea eragozteko estrategia bateratua jarraituz. etxegabetzeak, elikadura arazoak, oinarrizko hezkuntza eta osasunaren galera eta antzekoak diren politika horien ondorioak, baita kapitalista handien irabazien biderkatzea eta merkatuaren liberalizazioa ere. Herrien eta herritarren burujabetzaren aurkako neurriak denak.

Ez ditugu nahi eta ez ditugu merezi maila honetako sufrimendua ereiten duten gobernariak. Gerra kriminalak, lapurrak eta hondamendi sozialen errudunak ez dira ongi etorriak Donostian. Eta konplize ez bilakatzeko eskatu nahi dugu. Ez itzazue Durao eta bere gisakoak Donostiara gonbidatu. Ozen oihukatuko dugu, Durao Barroso Donostiatik kanpora! Eta adierazten dugu, herritarron eta herrien etsaiek parez pare izango gaituztela beti, gure eskubideen aurkako erasorik onartzen ez dugulako.