Alfonen aldeko elkarretaratzea ekainaren 22an Bilbon

Asteazkenean Auzitegi Gorenak, Alfonen aurkako lau urteko espetxe zigorra berretsi zuen eta arratsaldean, sare sozialen bitartez Madrilen, Vallekasen #MuroHumanoAlfon antolatu zuten, kide eta bizilagunari babesa emateko. Iluntzean atxilotu zuten Alfon. Euskal Herritik, bertan ezin egon ez, baina hamaika elkartasun mezu zabaldu ziren sarean. Atzoko egunez elkarretaratzea egin zuten Amurrion eta astelehenean, ekainak 22, arratsaldeko 20:00etan elkarretaratzea antolatu da Biribila plazan!