Aritz Ganboa auziperatuarekiko elkartasunez bazkari herrikoia ekaniaren 27an Arruazun

Datorren ekainaren 27an, Arruazun bertan, Aritz Ganboa bizilagun eta militante internazionalistaren aurkako epaiketa dela eta bazkari herrikoia antolatu dute festetan.

Aritz Ganboa de Miguel, egun Arruazun bizi bada ere, Iruñeakoa da. Ikasle eta gazte bezala, ikastetxean eta Donibaneko Gazte Asanbladan egin zituen bere hastapenak eta beranduago Iturrama institutuko Ikasle Abertzaleaken eta herrian, Arruazun, “Arbazuko Euskera Taldia”n, euskara eta Arruazuko euskalkia sustatzeko. Gaztetatik ordea, errepresioaren aurkako atala zein intsumisioaren aldeko mugimenduaren ekarpenak egin zituen eta hain zuzen ere, intsumitua izateagatik 10 urteko inabilitazioa ezarri zion epaileak.

Askapenaren eskutik, hainbat lurraldetan ibili zen brigadista 2010eko irailaren 28ko goizaldea atxilotu zuten arte. 2 egun eta erdiz inkomunikaturik eduki zuten beste atxilotuekin batera, eta epailearen aurretik pasa ostean kartzeleratu egin zuten. 3 hilabete egin ostean 60.000€ko fidantzapeko askatasuna ezarri zioten. Gaur egun Artzaina izateaz gain, EHNE-ko partaide da eta bertatik sortutako Belardi zein Bizilur (elikadura burujabetza bultzatzeko) ekimenen sustatzaile.

Otsailean jakin zen kalifikazio fiskalak isun ekonomikoa eta 6 urteko kartzela zigorra eskatzen zuela Gabi, Unai, Walter, Dabid eta Aritz kideentzat eta Askapena, Askapeña, Herriak Aske y Elkar Truke elkarteen ilegalizazio eta disoluzioa.