Barazki eta fruta ekologikoen zuzeneko salmenta MST-ko kanpamenduan
Submitted by admin on Ar, 2015/08/18 - 16:45
Oinarrizko formakuntza politikoa jaso eta Sao Paulon Movimiento Sin Tierrak (MST) duen egoitzan burututako topaketetan bertatik bertara parte hartu ostean, nekazarien proiektu ezberdinak praktikan nola garatzen dituzten ikusi eta berauetan parte hartzeko aukera izan dute brigada kideek.
Bideo kronika berri honetan ikus dezagun bezala, Mario Lago MST kanpamenduan barazki eta fruta ekologikoen zuzeneko salmenta nola garatzen duten erakutsi digute. Elikaduraren industriak ezarritako eredu uniformizatzailearen aurrean, nekazarien erresistentzia eta alternatiba oso baten eraikuntza urrats xumea bezain beharrezkoa.