Norma Morroniren elkartasun mezua euskal militante internazionalistei

Gaur Norma Morroniren mezu hau jaso dugu, urrian epaituak izango diren euskal militante internazionalistentzako elkartasun mezua. Gaur, Filtroko gertaeraren, Roberto Facal eta Fernando Morroniren erailketaren 21. urteurrenean, mezu hau elkartasun internazionalistaren indarraren isla da.

Orain 21 urte, estraditatuak izateko arriskuan zeuden hiru euskal errefuxiatu politiko, uruguaiarrak balira bezala babestu eta defendatu zituzten Filtroko esplanadan batu ziren herritarrek, bizia emateraino. Elkartasun irakaspen paregabea orduan Uruguayko herriak emadakoa, duintasun irakaspen itzela Normak ematen diguna.

Zuek gurekin eta gu zuekin gaude! Roberto, Fernando, herriarenak zarete! Eta herriak ez du ahazten! Gaur zuekin batera justizia eta oroimena aldarrikatzen dugu Euskal Herritik! Eta lanean jarraituko dugu elkartasun internazionalistaren bidean, duela 21 urte Uruguayko herriak erakutsi zigun indar berberaz!

Roberto, Fernando agur eta ohore!

Gora borroka internazionalista!