Abuztuaren 27an Bilbon ozen oihuka dezagun: Askapeña aurrera!

Hasi berri den Bilboko aste nagusian datorren abuztuaren 27an ostegunean, Mekauen eta Askapeña Konpartsen eskutik, hitzordu internazionalista izango dugu. Internazionalista egun honek inoiz baino garrantzia handiagoa hartzen du, Askapeña konpartsaren aurkako ilegazazio eskaeraren aurrean, internazionalismo eta indar handiagoz erantzuteko garaia baita. Horregatik, Askapeñako kideek gonbidapena luzatzen diote euskal jendarteari datorren abuztuaren 27an Bilbora hurbildu eta elkarrekin eguna gozatu eta ozen aldarri egitera!

*Bazkariko txartelak Askapeñaren txosnan daude salgai edo bestela idatzi bazkaria@askapena.eus hebidera zure izen abizenak eta gordeko dizugu.

Otsailean Walter, Unai, Gabi, David eta  Aritz kideen aurkako espetxe eskaerarekin batera Askapeña Bilboko konpartsa internazionalistaren aurkako ilegalizazio eskaeraren berri jakin genuen. Egoera honen aurrean, apirilean Bilboko Konpartsak, Gora Iruñea, Iruñeako Peñen Federazioa, Donostiako Piratak eta Gasteiozko Txosnek prentsaurreko bateratua burutu zuten  disoluzio eskaera hau salatu eta konpartsari beraien babesa adierazteko.

Babes honen adierazle da, udaran honetan Askapeña konpartsako kideak Iruñean, Gasteizen eta Donostian jai herrikoen aldeko mugimenduen eskutik jasotako babesa.

  • Iruñean, uztailaren 12an San Ferminetan herri mugimenduko eragile ezberdinekin elkarlanean antolatuta egunean, pisu berezia hartu zuen internazionalismoaren aurkako auziak eta  bertan izan ziren Askapeñako kideak.
  • Gasteizko jaietan Herriak Libre eguna ospatu zen eta bertan izan ziren auziperatue eta militante internazionalistekin batera Askapeña konpartsako kideak ere.

  • Donostian, abuztuaren 14ean, Askapeña konpartsarekiko Piraten elkartasun ekimena izan zen, eta La Jodederaren kontzertuaren ostean kofradia ezberdinekin batera babes argazkia atera zuten.

Askapeña konpartsako kideek  argi dute ez dutela ezkutatzeko ezer, “internazionalistak gara, jaia maite dugu, pozak, zorionak, elkartasunak eta borrokak haien lekua izango duten jaia” azaldu zuten konpartsaki egunean zabaldutako oharrean. 24 urteko ibilbidean ehundaka konpartsakideek modu publiko eta irekian egin dute lan Bilbon jai herrikoiak defendatu eta sustatzea, mundu hobe, justuago eta solidarioago baten aldarrikapean. Eta erasoak eraso, lanean tinko jarraituko dutela azaldu dute behin eta berriz.

Bide horretan hain zuzen ere, abuztuaren 27an internazionalista egun berezia antolatu dute Mekauen konpartsarekin batera. Eguerdiko 12:00etan elkarretaratzearekin hasi eta jarraian kalejira bat burutuko dute. Bazkari internazionalita izango da eguneko izarra eta arratsaldean, festarekin hasi baino lehen ekitaldi xumea izango da. Musika eta animazioa ez da faltako gero Havana 537 eta Norte Apacheko kideen eskutik.

Askapenatik, deialdiarekin bat egin eta guk ere gonbidapena luzatzen diogu euskal jendarteari datorren abuztuaren 27an Bilbora hurbildu eta elkarrekin egunaz gozatu eta ozen aldarri egitera!

Jai herrikoiak libre!
Askapeña aurrera!