Brescian (Italia) espainiar inperialismoa epaitu dute

Italiako Euskal Herriaren Lagunak sareko kideek espainiar inperialismoa epaituz ekimen ezberdinak burutu eta antolatu dituzte datozen egunetarako. Beraiekin batera, Aritz Ganboa kide eta auziperatua Italian izango da, hitzaldi bira batean (irailaren 4an Valde Susan, 6ean, Bolognan eta 8an Milanon), eskuz esku Euskal Herritarren aurkako epaiketa politikoak salatu eta internazionalismoaren garrantzia azpimarratzen. 

Luze eta zabala da Italiak Euskal Herriarekiko erakutsitako elkartasun eta konpromisoa. Urte luzeetan zehar hamaika ekimen antolatu izan dituzte gure egoera bertan aditzera eman edo elkartasuna adierazteko. Eta beste hainbestetan, gurekin batera hemen izan ditugu kalean. Orain, konpromiso berdinarekin, militante eta erakunde internazionalisten aurka urriaren 19an abiatuko den epaiketa politiko berriaren aurrean, Espainiar Estatu inperialista epaitzeko deialdirekin bat eginda herri epaiketa ugari antolatu dituzte. Lehena hain zuzuen ere Brescian burutu zuten bideoan ikus dezakegun bezala.

Radio Onda d'Urtok Brescian antolatzen duen jaialdian hitza hartu zuten eta oholtzatik bertatik, milaka eta milaka ikusleren aurrean Espainiar Estatuaren politika errepresiboa salatu zuten Euskal Herriaren Lagunak sareko kideek. Erailketak, ilegalizazioak, torturak, atxiloketak, epaiketa, espetxeratzeak...  Espainiar Estatuaren politika kriminala seinalatu zuten. Eta argi adierazi, erasoak eraso, Euskal Herria ez dela inoiz bakarrik izanen, bidelagun ditugula.

Hemen ikusgai ekimeneko irudi gehiago

Egun batzuk lehenago gainera, errepresi adibide guzti hauek argazkien erakusketa bat jarri zuten irratiko estudioetan bertan. Udaran zehar ere, Askapenaren naiz gainontzeko epaiketa politikoen amaiera aldarrikatu eta elkartasuna adierazteko hamaika ekimen egin dituzte Italiako lagunek. Uztailaren 7an , Castelfranco Emilian (Italia) Skalariak taldearen kontzertuaren aurretik oholtzara igo eta Espainiar Estatu faxistaren estrategia errepresiboa salatu eta elkartasuna adierazi zuten. Eta egun batzuk beranduago ekimen berdina errepikatu zuten