25 urte Alba gabe

Atzo omenaldia izan BegoƱa Garcia "Alba"ri bere jaioterrian. 25 urte bete dira aurten, burua tiro bat emanda El Salvadorren erail zutela, FMNLren alde jarduteagatik. Euskal interazionalismoak eta feminismoak asko dauka eskertzeko Albari, eta hala gogoratu zuten Garesen.

Duela 25 urteko Garesen egindako hiletaren bideoarekin hasi zen omenaldia (laster bideo hau sarean zintzilikatuko dutela azaldu zuten), eta jarraian interbentzioak egon ziren. Garesko alkateak Askapenari eta herri mugimenduari eskerrak emanez hasi zuen hitzartzea, "Askapena Aurrera!" oihu batekin amaitu. Jarraian Albaren lehengusuak hartu zuen hitza, Askapena eta Euskal Memoriak ondoren, eta azkenik Izarbeko talde feministak olibondo bat landatu zuen, Emakumeen Mundu Martxa gogoratuz. Alba tirokatua izan zen tokiko lur apur bat ere bota zioten olibondoari, Albaren oroimenarekin indartu dadin.

Aurresku eta lore eskaintzaren ondotiko "GORA ALBA!!!" oihuak amaitu zuen ekitaldia.

Como no quererte Alba... garaipenerarte!

Gora Euskal Herria feminista eta internazionalista!

Gora munduko emakumeak! Gora Alba!